How to Marry a Millionaire (euskaraz "Nola Ezkondu Aberats Batekin") 1953ko Jean Negulescok zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Betty Grable, Marilyn Monroe, Lauren Bacall, William Powell, David Wayne, Rory Calhoun eta Cameron Mitchell aktoreek antzeztu zuten.
Zoë Akinsen The Greeks Had a Word for It ("Greziarrek Horretarako Hitz Bat Zuten") eta Dale Eunson eta Katherine Alberten Loco antzezlanetan oinarritua dago.
20th Century Fox ekoiztetzeak CinemaScope sisteman zinemaratutako bigarren filma izan zen, urte berdinean estreinaldian The Robe filmaren ondoren.
Jantzi-diseinu onenaren Oscar Sariaren (Charles LeMaire eta William Travilla) izendapena jaso zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Schatze Page (Lauren Bacall), Loco Dempsey (Betty Grable) eta Pola Debevoise (Marilyn Monroe) aberats batekin ezkontzea amets egiten duten hiru modelo dira. Ametsa betetzeko asmoz, New York hirian luxuzko atiko bat alokatu dute, bertan beren helburua lortzeko egitasmoa prestatzeko. Hiruek gizon aberats bana topatuko dituzte, baina denbora igaro hala maitasuna dirua baino garrantzitsuagoa dela jabetuko dira.
Aktoreak
Kanpo estekak