The Robe (euskaraz Tunika) 1953ko Henry Koster alemaniar zinema zuzendariaren epika filma bat da. Lloyd Douglas idazlearen izenburu berdineko The Robe eleberrian oinarrituta dago. Richard Burton, Jean Simmons, Victor Mature eta Michael Rennie aktoreek antzeztu zuten.
Bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta irabazi zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Lyle Wheeler, George Davis, Walter M. Scott eta Paul S. Foxeta) eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria (Charles LeMaire eta Emile Santiago). Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama ere irabazi zuen.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Martzelo Gallio (Richard Burton) etorkizunean enperadorea bilakatuko den Kaligula (Jay Robinson) erromatar senatariarekin Demetrio (Victor Mature) greziar esklaboa erosteko lehia eta biek Diana (Jean Simmons) ederraz maiteminduak daudenez elkar etsaituko dira. Kaligula, Tiberio (Ernest Thesiger) enperadorearen hiloba denez, haren bidez Martzelo Erromatik Judea erromatar probintzia gatazkatsua den Jerusalen hiriburuko gotorlekura komandante gisa lekualdatu dezaten lortiko du. Bertan, Jesus Nazaretekoaren gurutziltzatzearen ardura izango du, gertakari honek ber bizitza behin betiko aldaraziko dio, hura hiltzorian dagoela eta haren gurutzearen oinean dagoela, beste erromatar batzuekin Kristoren apustuan irabaziko du. Bere kontzientziarekin borrokatu ondoren, kristau bilakatu eta San Petri (Michael Rennie) eta orain lagun duen Demetriorekin batera ebanjelio irakasten hasiko da, azken honen bizia salbatzeko Kaligula beldurgarriaren aurrean bere bizitza sakrifikatuko du.
Aktoreak
- Kredituetan
|
- Krediturik gabe
|
Kanpo estekak