Hourig Sourouzian (Armenia, XX. mendea) Alemaniako arkeologo armeniarra da.[1][2][3][4][5][6]
Bizitza
Frantzian egin zituen goi mailako ikasketa guztiak, Louvre Eskolan, Ekialdeko Hizkuntzen Eskolan, armeniera eta antzinako arabiera menderatuz; eta frantsesaz gain hitz egiten du —ia ikasia abenturak irakurriz—, alemana, arabiera eta ingelesa.* Paris-Sorbona Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen "Recherches sur la statuaire royale de la XIX. dynastie (XIX. mendeko errege-estatuagintzari buruzko ikerketa)" izeneko tesiarekin, Pierre Grimalen zuzendaritzapean.
Antzinako Egiptoko Artean espezializatu zen eta Errege Estatuagintzan interesatu zen bereziki, Paris-Sorbona Unibertsitatean egin zituen doktorego ikerketetan xehe-xehe aztertu baitzuen.
Lan ibilbidea
Amenofis III.aren milioika urteko tenpluaren kontserbazio-proiektuaren zuzendaritza-ardura hartu zuen. 1998an hasi zen, Alemaniako Arkeologia Institutuaren babespean, “Memnongo kolosoen misioa” zuzentzen Kom el-Hettan (“Gres-muinoa”) gunean. Antzinako Egiptoko logistikari buruzko galderak ditu oraindik Sourouzianek:
«Denboran atzera egiteko makina bat izango banu, Amenofisen erregealdira itzuliko nintzateke, ikusteko zelan eraman zituzten 800 tonako estatua erraldoiak Al Jabal Al-El Cairoko harrobietatik Luxorrera. Une hori ikustea izango litzateke nire ametsa egia bihurtuta. Egiptoko eraikitzaile eta eskultore bikainei omenaldia egitea litzateke.»
Argitalpenak
- Les monuments du roi Mérenptah, Mainz am Rhein, P. von Zabern, 1989, 237 or. (ISBN 9783805310536 et 3805310536, OCLC 1072532284).
- «Égypte, nouvelles découvertes» Dossiers d'archéologie (393) maiatza/ekaina 2019 ISSN 1141-7137...
- Catalogue de la statuaire royale de la XIXe dynastie, IFAO, coll. « Bibliothèque d’études » (177 zk.), 2019ko urria, 845 or. (ISBN 9782724707571).
- Recherches sur la statuaire royale de la XIXe dynastie, IFAO, coll. « Bibliothèque d’études » (173 zk.), 2020ko abendua (ISBN 9782724707342).
Erreferentziak
Kanpo estekak