Hodi erdizirkularra labirintoan dauden hiru hodietako bakoitza da, aurrekoa, atzekoa eta kanpokoa, elkarrekiko perpendikularrak diren hiru arku deskribatzen dituztenak. Hodi horiek dira orekaren organo nagusiak.[1]
Entzefaloakgarunari hodi erdizirkularretan atzemandako gorputzaren posizio-egoera eta angelu-azelerazioak komunikatzen dizkio; seinale horiek, gainera, gure zentzumenek erregistratzen duten ikusmen- eta ukipen-informazioarekin lotzen dira, eta informazio-multzo hori garunari ematen zaio orekaren kontzeptu gisa.