Belarriko bestibulua gorputzaren mugimendua hautemateaz arduratzen den barne-belarriaren eskualdea da, oreka mantentzeko oso funtzio garrantzitsua duena. Koklearen eta hodi erdizirkularen artean dago.
Euren artean komunikatuta dauden bi barrunbetan banatzen da. Barrunbe horiek utrikulua eta sakulua dira. Biak endolinfa izeneko likidoz beteta daude.[1]
Erreferentziak
↑Janson Cohen, Bárbara. El cuerpo humano. Salud y enfermedad. .