Cortiren organoa edo organo kiribila belarriko mintz basilarraren barnealdeko entzumen-organoa da. Soinu-uhinak nerbio-bulkada bihurtzen ditu.[1] Gutxi gorabehera 25-35 mm neurtzen ditu.[2] Goiko aldean ile-zelulak daude, eta behekoan, entzumen-nerbioaren nerbio-adarrak. Alfonso Corti bere aurkitzailea izan zen mediku italiarrari zor dio bere izena.