Hipertermia[1] gorputz-tenperatura gehiegi igotzea. Eguraldi beroaren, uraren tenperatura altuaren, intsolazio-maila altuaren, hezetasunaren eta abarren ondorioz gertatu ohi da.[2] Askotan, sukarra eta hipertemia terminoak sinonimoak balira bezala trukatzen dira. Hipertermia hiperpirexiaren sinonimo bat da autore batzuentzat, hiperpirexia 41 °C-tik gorako gorputz-tenperatura oso altua da eta giza gorputzak onartzen duen maximora hurbiltzen da, baina definizio honetan ez dago adostasunik, beste testu batzuetan normaltasunaren gainetik gorputzeko tenperaturaren edozein igoera hipertermiatzat hartzen baita.
Erreferentziak
↑{Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015] eta [Onkologia Hiztegia] [2015]