Hendrik van Gent (1899ko irailaren 14a - 1947ko martxoaren 29a) astronomo herbeheretar bat izan zen.
Hegoafrikara joan zen 1928an Leideneko Hego Estazioak eta Johannesburgoko Union Observatoryk hala eskatuta hego hemisferioko zerua behatzeko. Izar aldagarriak ikertu zituen, eta zenbait asteroide eta kometa aurkitu zituen. Ilargiaren alde ezkutuan dagoen Van Gent kraterra eta 1666 van Gent asteroidea bere omenez izendatu ziren.
Bihotzeko baten ondorioz hil zen Herbehereetan bizi zenean.