Helena Almeida (Lisboa, 1934-Sintra, 2018ko irailaren 25a) portugaldar argazkilari eta artista izan zen. Haren gorputz propioa bere argazkietan erabili izaten zuen. Artista feminista izan zen, munduan ezaguna.
Biografia
Lisboan jaio zen. Bere familiaren giroa artearekin oso lotuta zegoen. Aita Leopoldo de Almeida eskultorea izan zen. Lisboan ere Arte Ederrak ikasi zituen. Artur Rosa arkitektoarekin ezkondu zen alaba izanik; senar-emazteek elkarrekin zenbait lan egin dute, Joana Rosa izenarekin. Helenaren lan artistikoak 60. hamarkadan hasi zen, Body art eta Performance artearen eraginez. 84 urtekin hil zen.[1]
Obra
Bere obra batez ere argazkilaritzan garatu da, zuri-beltzezko argazkilaritzan. Gai nagusia egilea bera izaten zen, modu batez, autoerretratu moduko lanekin.[2] Hori ez zen egilearen iritzia; argazkilaritzaren izendapena ere ukatu egin izan du. Oso argazki landuak eta planifikatuak dira eta, nahiz eta dena berak prestatu, kameraren kliskagailuari senarrak eragiten zion. Ondoren, argazki horiek margotzen zituen edo beste elementuak atxikitzen zizkien: bideoak, grabazioak, e.a.
Erreferentziak
Kanpo estekak