Body artingelesez, gorputz artea euskaraz, arte kontzeptual barruko estiloa da. Joera honek arrakasta handia izan zuen 1960 hamarkadan Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan. Zenbait herrialdetan, bestetik, aspaldiko ohitura etnikoa da, esaterako IndiakoKeralan non kathakali dantza-antzerki klasikoa egiten den. Arabiar munduan eta Indian ere hennaz gorputza, bereziki eskuak, margotu egiten da (mehndi).
Ezaugarriak
Body arten arabera giza-gorputza gai plastikoa da: margotu egiten da, tatuatu, piercingak jartzen zaizkion... Gorputza oihala bezalakoa da. Askotan, body art performanceaz lotuta doa. Ekintza guztia dokumentatu egiten da argazkiez zein bideoaz.[1]