Kerala (malabareraz: കേരളംKēraḷaṁ) Indiako hego-mendebaldeko estatu bat da. Malabar kostan dago, Indiako penintsularen mendebalean. 38.864 km2 ditu, eta 33.387.677 biztanle. Hiriburua Trivandrum da.
Geografia
Ipar-mendebaletik hego-ekialderantz luzatzen da (550 km) Malabar kostaldearen eta Gath mendien artean.
Gaur egungo Keralako estatua 1957an sortu zen, hizkuntza batasunean oinarrituta (malaialama). Lehenbiziko aipamenak, ordea, Asoka enperadorearen garaikoak dira (K. a. III. mendea): Keralaputra izeneko erresuma bat zen orduan. Geroztik ariarrak iritsi ziren Keralara, eta hinduismoa sartu zuten.
VII-VIII. mendeetan merkatari arabiarrek islama eraman zuten. Geroztik Kerala feudo multzo bat izan zen.
1790 ondoko urteetan britainiarren esku geratu zen. Indiak askatasuna lortu zuenean, Travancore-Cochin estatua osatu zuen gaur egungo Keralako estatuak, 1957. urtean berriro antolatu zen arte.
Banaketa administratiboa
Keralak 14 barruti ditu hiru eskualdetan banatuak: Malabar (iparraldean), Kochi (erdigunean) eta Travancore (hegoaldean):
Erlijio nagusiak hauek dira: hinduismoa (% 50), kristautasuna (% 5,6) eta islamismoa (% 5).
Ekonomia
Lurraldearen heren bat basoz estalia dago: teka, sandaloa, ebanoa, banbua. Elektrizitate ekoizpena handia da, mendi garaietatik datozen ibaietan eraikitako zentral hidroelektrikoetan. Industria Keralako estatuak berak parte hartuz garatu da gehienbat: ongarriak, kimika industria, elektrizitate materiala, zeramika, ehunak, porlana, beira, papera.