Heinrich Vogeler (Bremen, 1872ko abenduaren 12a - Karaganda, 1942ko ekainaren 14a) alemaniar margolari, diseinatzaile eta arkitektoa izan zen.
1890etik 1895era Kunstakademie Düsseldorf-en ikasi zuen eta Worpswedeko artisten koloniako kide izan zen. Art Nouveau estiloko liburuetarako ilustrazioak egin zituen, eta Maksim Gorkiren liburuak irakurri ondoren, langile klasearekin konprometitu zen. Boluntario izan zen Lehen Mundu Gerran, eta Ekialdeko Frontera bidali zuten. Bertan ideologia boltxebikea ikasi zuen.
Gerra ostean bakezale bihurtu zen. Azaroko Iraultzan parte hartu zuen eta Alemaniako Alderdi Komunistarekin bat egin zuen. Bere lanean erromantizismo batetik eduki proletario batera aldatu zen. 1931n Sobietar Batasunera emigratu zuen eta 1941ean Kazakhstanera deportatu zuten beste alemaniar batzuekin batera.
Iruditegia
-
Abendsonne im Moor, 1903a baino lehen
-
Barkenhoff 1904
-
Heinrich Vogeler, Sommerabend, 1905
-
Deutscher Stachanowarbeiter im Erholungsheim Sotschi, 1936
-
Frühlingsabend 1901
-
Der Moorgraben
-
Johanna Schulze
-
Die Erwartung (Träume II)
-
Frühling
-
Frühlingshecken im Bauerngarten
-
-
Sehnsucht (Träumerei)
-
Sommergarten
-
Straßenszene in Kalusz
-
Versammlung kurdischer Hirten vom Kolchos Lenin
-
Träume
-
Träume
-
Verkündigung an die Hirten
-
Die rote Marie (
Marie Griesbach)
-
Hamburger Werftarbeiter, 1928
-
Kanpo estekak