Hazi geruza, orri enbrionario edo orri blastodermiko bat, animalien enbriogenesian eratutako zelula talde bat da. Hazi geruzak, nabarmen, soilik ornodunetan daude. Hala ere, belakiak baino konplexuagoak diren animalia guztiek sortzen dituzte , ehun primarioen bi edo hiru geruza (batzuetan, hazi geruza primario deituak). Erradio simetria duten animaliek, cnidarioak kasu, bi dituzte, ektodermoa eta endodermoa. Simetria bilateraleko animaliek, bi horien arteko hirugarren geruza bat garatzen dute, mesodermo izenekoa. Hazi geruzek, ehun eta organoen sorrerari lekua utziko diote organogenesi prozesuan.
Ezberdintzearen hasieraren lehen froga, hazi geruzen presentzia da.
Endodermoa: Barruren dagoen hazi geruza da. Blastozelearen inguruan hazten den barne zelula masatik abiatuta, zelula geruza bat kanporantz joaten hasten denean agertzen da. Hesteen, gibelaren, pankrearen, biriken eta barne organo gehienen jatorria da.
Mesodermoa: Aurreko bien artean dagoen hazi geruza da. Barneko zelula masatik abiatuta sortzen da. Hezurdura sistemaren, giharren eta zirkulazio eta ugaltze aparatuen jatorria da.