Harvarden egin zituen ikasketak, eta doktoregoa Göttingenen (Alemania) bukatu zuen, 1932an; tesia, Grundlagen der kombinatorischen Logik (Logika konbinatorioaren oinarriak), Hilberten zuzendaritzapean, egin zuen.
Harvarden eta Princetonen eskolak eman ondoren, Pennsylvania State Unibertsitateko irakasle izan zen 35 urtez.
Bere liburuen artean, Combinatory Logic[1] (1958, Logika konbinatorioa), Robert Feys-ekin batera idatzi zuena, eta Foundations of Mathematical Logic (1963, Matematika logikoaren oinarriak) dira aipagarrienak.