Haida Gwaii[1], lehen Karlota erreginaren uharteak, (ingelesez: Queen Charlotte Islands) Kanadako uhartedia da, 150 uharte inguruz osatua, Itsaso Barean, Kolunbia Britainiarraren kostaldean. Iparretik hegoalderantz 280 km inguru hedatzen dira. Eremua: 9.395 km2. 5.884 biztanle, haida indiarrak gehienak. Alaskatik, Kolunbia Britainiarretik eta Vancouver uhartetik Dixon golkoak, Hecate itsasarteak eta Karlota erreginaren golkoak bereizten dituzte.
Juan Pérez espainiarra (1774) eta James Cook kapitain ingelesa izan ziren uharte haietara iritsi ziren lehenengo europarrak.
Erreferentziak
Kanpo estekak