Vancouver[1] Kanadako mendebaldean dagoen uhartea da, Ipar Ozeano Barean kokatutakoa eta administratiboki Britainiar Kolunbiako probintzian sartutakoa. Georgia, Johnston eta Queen Charlotte itsasarteek bereizten dute Kanadatik eta Juan de Fuca itsasarteak Estatu Batuetatik. Ipar Ameriketako Ozeano Bareko uharte handiena da: 31.284 km2.
Hiriburua Victoria hiria da eta hiri nagusiak, Duncan, Nanaimo, Port Alberni, Courtenay, North Cowichan eta Campbell River.
Ingurune naturala
Uhartearen erdialdea Strathconako parke naturalak hartzen du, eta Cape Scott parkeak, mendebaleko kostaldea. Oso uharte menditsua da, eta punturik altuena Golden Hinde mendia (2.198 m) da.
Ekonomia
Uharteko ekonomia nekazaritzan (barazkiak, fruitu arbolak), arrantzan, mea baliabideen ustiapenean (ikatza, burdina, kobrea), industrian (janari industria, zurgintza, metalurgia) eta turismoan oinarritzen da.
Historia
1744an espainiar marinelak eta 1748an James Cook britainiar itsasgizona izan ziren uhartera iritsi ziren lehen europarrak.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Erreferentziak