Gure ZirkuaEuskal Herrian sorturiko zirku ibiltaria da, bertako langile eta artistek egiten dutena eta euskalduna.[1]Iker Galartza eta Joseba Usabiaga dira lantaldearen aurpegi ezagunak eta aurkezle lanak egiten dituztenak.
Historia
2017 urtean Luxenburgon karpa bat erosi[2] eta entsaioetan hasi ziren. Atzerrian ari diren hainbat artista euskaldun animatu ziren proiektuan parte hartzera. 2017ko udazkenean Tolosan emanaldi batzuk egin zituzten[3] eta arrakasta ikusita serio hartu eta 2018ko udarako Euskal Herrian zehar bira egitera animatu ziren. Bira honetako lehenengo geldialdia Amezketan izan zuten ekainaren 28an[3] eta hurrengo hilabetetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hainbat herritan ibili dira.[4] Herri bakoitzean lauzpabost egun egiten dituzte.
Amezketa, Aia, Zumaia, Ordizia, Ondarroa, Gorliz, Zarautz, Urretxu, Eskoriatza, Urdiain, Elgeta eta Donostia izan dira 12 herriak.