Gortasuna edo gorreria izeneko gaitza entzumenaren galera osoa edo partziala da. Halaber, akutua edo kronikoa izan daiteke. Hau belarriaren, nerbioaren edo garuneko atal propioaren funtzionamendu ezegokiaren ondorioz agertzen da, orokorrean[1].
Mundu mailan jaiotzeko gabezi ohikoenetakoa da eta 70 urtetatik aurrerako pertsonen %50ak pairatzen du. Entzumen galera gehienaren kausa, orokorrean, zelula ziliatuen kaltearengatik sortzen da[2].
ORL-ko espezialistak arduratzen dira gaixotasun honetaz.
Gaixo kronikoen elkarteak munduan zehar barreiatuta daude. Keinu hizkuntza anitz dago munduan, hizkuntza eremuen arabera sailkatuta. Halaber, badago "Nazioarteko Keinu Hizkuntza" (Gestuno) ere bai.
Gortasunaren Nazioarteko Eguna irailaren azken igandean ospatzen da.
Definizioa eta sintomak
Entzumen galera
Entzumen galera soinuarekiko sentikortasunaren galera bezala definitzen da, batez ere pertsonen ahotsei dagozkien frekuentziak entzuteko ahalmenaren galera, eta hainbat larritasun mailatan sailkatu daiteke. Gortasunaren kasuan pertsona ez da gai beste pertsona baten hitzak entzuteko, eta kasu larrienetan ezta soinu zaratatsuak entzuteko ere. Erabateko gortasuna duten pertsonak ez dira soinu bakar bat ere hautemateko gai.150 dezibeliotik gorako soinuek giza tinpanoaren apurketa eta harek dakarren erabateko gortasuna eragin dezakete.
Hizkeraren hautematea
Gaixotasun batzuek entzumaren galeraz gain besteen hitzak ulertzeko ahalmena galtzea eragiten dute. Kasu horietan, soinu baten anplitudearen ordez haren argitasuna hartzen da kontuan entzumen galera neurtzeko, eta hizkeraren hautemate proben bidez neurtzen da, soinuaz gain besteen hitzak ulertzen diren aztertuz.
Diagnostikoa
Diagnostikoa otorrinolaringologoak egiten du eta historia klinikoa, belarrien azterketa fisikoa (otoskopio edo mikroskopioaren bidez) eta entzumenaren azterketa erabiltzen ditu. Azterketa proba subjektibo zein objektiboen bidez egiten da eta emaitzen arabera diagnostikoa burutzen da: zer motatakoa den, zein gradukoa eta zein tratamendu eskatzen duen[3].
Proba subjektiboak
Pazientearen kolaborazioak eta aztertzailearen esperientzia-mailak baldintzatzen ditu. Hala ere, proba erabilienak dira eskaintzen duten informazio kantitate zein kalitatearengatik.
Gailu elektronikoren beharrik ez duten azterketarako proba eta instrumentuen multzoa da. Normalean diapasoiak erabiltzen dira. Erabilienak hurrengo biak dira:
Rinne proba: pazientearen airearen zein hezurraren bidezko entzumen-gaitasuna konparatzean datza
Weber proba: erdiko-belarriko eta barneko-belarriko hipoakusiak diagnostikatzeko balio du
Proba hauek burutzeko ez da beharrezkoa pazientearen kolaboraziorik eta jaiotzetik egin daitezke.
Soinu-otoemisioak
Inpedanziometria
Garun-enborrera bidalitako entzumen-potentzialak
Balorazioa
Entzumena gertatzen da entzumen-seinaleek barne-belarriko nerbioak estimulatzen dituztenean[4], eta ondoren, estimulu hauek garunera bidaiatzen dute. Horregatik, entzumen galeraren larritasuna audiometria bidez diagnostikatzen da, hautematen diren soinuen intentsitatea (dezibeliotan) eta frekuentziak (hertziotan) neurtuz, belarri bakoitzaren kasuan emaitzak berdinak edo desberdinak izan daitezkeelarik. Pertsona bat gor kontsideratu ahal izateko galera 90 dezibeliokoa edo altuagoa izan behar da.
Intentsitatearen adibideak: murmura 20dB; musika gogorra (kontzertuak...) 80-120dB; hegazkin baten motorra 140-180dB[4].
Tonoaren adibideak: baxuak 50-60Hz; altuak 10,000Hz baino gehiago[4].
Diapasoia
Diapasoiari esker entzumen galera mota zehaztu daiteke, eta horretarako, diapasoia jotzen da eta buruaren bi aldeetan mantentzen da, airean (airearen bidezko entzumena baloratzen da). Ondoren, diapasoia jo eta hezur mastoideoaren gainean kokatzen da, hezurraren bidezko eroapena baloratuz[4].
Audiometria
Audiometria probari esker entzumenaren balorazio espezifikoagoa egiten da. Kasu honetan, pertsonak audifonoak dauzka jarrita, audiometro bati konektatuta daudenak. Belarri bakoitzara intentsitate desberdinetako tono garbiak transmititzen dira eta pertsonak seinale bat egin behar du zerbait entzuten duenean. Entzuten duen tono eta intentsitatearen arabera, grafiko bat egiten da pertsona horrek behar duen intentsitate minimoa zehazteko[4].
Inpedaziometria
Honek, ordea, tinparoaren funtzioa eta erdiko belarritik pasatzen den fluxua baloratzen du. Hau lortzeko, erdiko belarritik zunda bat sartzen da eta airea ponpatzen da soinuak sartzen diren bitartean barruko presioa aldatzeko. Mikrofono batek presio desberdinetan soinuak gidatzen diren erak monitorizatzen ditu[4].
Gortasun motak
Larritasunaren arabera
Gortasun arina: hitz batzuk entzuten ditu, baina marmarrak ezin ditu entzun[5].
Gortasun partziala: pertsonak gutxitua dauka entzumen ahalmena (hipoakusia) eta sarritan audifonoak eraman beharra dauka. Kontuan eduki behar da pertsona guztiek galtzen dutela entzumen ahalmena zahartuz joan ahala.
Gortasun larria: larritasun hau daukaten gaixoek ezin dituzte hitzak entzun, soilik zarata oso gogorrak direnean[5].
Erabateko gortasuna: pertsona ez da ezer entzuteko gai. Kasu batzuetan kokleako inplante batekin konpondu daiteke.
Kaltearen kokapenaren arabera
Eroapen gorreria: kanpo edo erdiko belarriei eragiten dien gaixotasun edo oztopoen ondorioz gertatzen da, eta soinu frekuentzia guztiei eragiten die.
Gorreria neurosentsoriala: barne belarriko ziliodun zelulak edo nerbioak kaltetzean gertatzen da. Frekuentzia batzuk beste batzuk baino hobeto entzutea eragiten du, galera txikia edo handia izan daiteke eta erraz konpondu daiteke audifonoei esker.
Gorreria mistoa: aurreko biak aldi berean gerta daitezke, batez ere buruan kolpe gogorrak jasan dituzten pertsonetan.
Gorreria zentrala: lesioak garunean soinuaren informazioa jaso eta prozesatzen duten ataletan.
Entzumen galeraren arabera
Arina: 20-40dB -ko galera. Fonema jakin batzuk hautemateko ezintasuna, irakurketa eta idazketa arazoak eta hizkuntza arazorik ez.
Erdi-mailakoa: 40-70 dB -ko galera. Hainbat fonema hautemateko ezintasuna, pertzeptzio eta ulermen arazoak, irakurketa eta idazketa arazoak eta hizkuntza arazorik ez.
Handia: 70-90 dB -ko galera. Berba arazoak, entzumen maila baxua, ahots aldaketa, prosodia falta.
Kofosia: Galera absolutua, jaiotza aurreko lesioek edo faktore genetikoek eragina. Ezohikoa da.
Kausaren arabera
Kanpokoa: amak haurdunaldia Rubeola harrapatu izanaren ondorioa, edo amaren eta haurraren odol zelulen Rh-a desberdina izateak. Beste eritasun batzuekin batera agertzen da normalean.
Herentzia bidezkoa: azpirakorra izaten da normalean eta ez da beste eritasun batzuei lotuta agertzen.
Hasieraren arabera
Prelokutiboa: gortasuna hitz egiten ikasi aurretik agertzen da, 2 urte bete aurretik.
Perilokutiboa: gortasuna hitz egiten ikasi bitartean agertzen da.
Poslokutiboa: gortasuna hitz egiten ikasi ostean agertzen da, 3 urte bete eta geroago.
Miaketaren arabera
Aldebakarrekoa / Aldebikoa: belarri batean edo bietan
Prelinguistikoa / Postlinguistikoa: hitzegiten ikasi aurretik edo ostean
Simetrikoa / Asimetrikoa: belarri bakoitzean maila berean edo desberdinean
Pixkanakakoa / Bat-batekoa
Gorabeheratsua / Egonkorra: denborarekin aldakorra edo mantentzen dena
Jaiotzetikoa / Berantiarra: jaiotzen den momentutik edo bizitzan beranduago agertzen da
Jatorria
Genetikoa
Gaixotasun gainartzaileek eragindakoa: Stickler Sindromea, Waardenburg Sindromea.
Gaixotasun azpirakorrek eragindakoa: Pendred Sindromea, Bestibulu Dilatatuaren Sindromea, Usher Sindromea.
Sortzetikoa
Otologikoa
Presbiakusia: jatorrietan ohikoena. Pertsona nagusien tono altuak entzuteko ahalmenari eragiten dio
Otoesklerosia: estribua leiho borobilean txertatzearen ondorioa
Otitisa: adenotiditisa nerabezaro ostean desagertzen ez bada Eustakioren Tronpa oztopatu dezake
Argizari tapoiak
Neurologikoa eta infekziondoregoa
Meningitisa: haurren artean jaio ondorengo gortasuna izateko kausarik ohikoena izaten da (prebalentzia %10-20ean dago, nahiz eta azken urteetan antibiotikoen bidezko terapiei esker ehuneko hau gutxitzen doan) [6]
Entzumen galeraren kasuen erdiak prebenitu egin daitzeke. Zaratengandik babestea da prebentzio faktore garrantzitsuenetako bat, eta maila txikiagoan Rubeola, H. influenza eta S. pneumoniae mikrorganismoen aurkako inmunizazioa. Horrez gain, beste arrisku faktore batzuk prebenitzea oso garrantzitsua izan daiteke, hala nola, aurikularren soinua kontrolatu, hisoporik ez erabili, belarriak lehor mantendu eta infekzioak ondo tratatu, besteak beste[7].
Tratamendua
Tratamendu ez farmakologikoa
Audifonoak[8]: bi audifono mota daude eta bata edo bestea erabiltzearen arrazoia gortasunaren larritasuna izaten da. Alde batetik, belarri-pabeloiaren atzean jartzen dena dago, eta bestetik, entzumen kanalaren barruan sartzen direnak. Hauek ere bi azpimultzotan sailkatzen dira:
Belarri-pabeloiaren atzekoak:
Belarrian aurikularra eramanez: soinua oso kable mehe baten bidez (ia ilearen diametroa dauka) transmititzen da aurikularrera, tinparoaren ondoan dagoena. Aurikularra belarrian eramaten den molde baten bidez heltzen da.
Soinu-hodi baten bidez: soinua hodi baten bidez iristen da aurikularrera. Hauen bateriek gehiago irauten dute eta anplifikadore handiagoa eraman dezakete, eta ondorioz, potentzia gehiago izan. Audifono hauek larritasun handiagoko pertsonek erabiltzen dituzte.
Entzumen kanalaren barrukoak: hauek pertsona bakoitzaren entzumen-kanalaren arabera egiten dira eta oso egokiak dira gortasun arin edo moderatua daukaten pertsonentzat. Hauen erabilera bi faktorek baldintzatzen dute: entzumen-kanalaren forma eta tamaina.
Mikrokanalak: entzumen-kanalaren barruan geratzen dira, atal sakonenean.
Intrakanalak: entzumen-kanalaren kanpoan geratzen dira.
Koklearako inplanteak: inplante elektroniko hauei esker gaixoek kanpoko soinuak entzun ditzakete eta honen erabilerarako ebakuntza behar da. Nahiz eta mota askotako inplante koklearrak egon, gehienek atal berdinak izaten dituzte[9]: 1. Belarria inguratzen duen inplante koklearra: hezurrean jartzen da (hezur temporala) eta honen funtzioa seinaleak jaso, dekodifikatu eta garunera seinale elektriko bat bidaltzea da. 2. Kanpoko belarrian jartzen den inplante koklearra: bere zeregina kanpoko seinaleak jaso, seinale elektriko bihurtu eta inplantearen beste atalera bidaltzen du (barruko atalera), azken honek bere funtzioa egin dezan eta seinalea garunera irits dadin. Inplante hauek, esate baterako, erabilgarriak dira eroapen gortasuneko kasuentzat[10].
Presbiakusia (adinaren ondoriozkoa): prestatu bitaminikoak erabiltzen dira (bitamina B, A eta E). Bitamina antioxidante hauek dietan sartzeak entzumen-zelulak mantentzea eragin dezake.
Bat-bateko gortasuna: kortikoideak erabiltzen dira, funtzio antiinflamatorioa eta immunosupresorea dutenak.
Otoesklerosiaren ondoriozko gortasuna: antibiotikoak erabiltzen dira belarriko germenak hiltzeko, baina garrantzitsua da beste tratamendu osagarri eta espezifiko batzuekin konbinatzea sudurreko arnasketa lortu ahal izateko.
Eustakio Trompako buxadurarengatik otitisaren ondoriozko gortasuna: tronparen funtzioa berreskuratzeko antiinflamatorioak, antihistaminikoak eta kortikoideak hartzen dira.
Miringotomia: tinpanoaren mintzaren ebakidura da eta erabilgarria da gortasuna otitisarengatik sortu bada, batez ere exudatua erdiko belarrian geratu bada.
Drainatzea: gortasuna otitisarengatik sortu bada, baina kasu honetan Eustakio Tronparen funtzio okerrarengatik. Hemen ere ebakidura tinpanoaren mintzean egiten da, baina hodi baten bidez drainatzen da infekzioa, gortasun akutua kenduz.
Estapedektomia: otoesklerosisen kasuan estribu hezurra protesi batengatik aldatzen da, hezurren kaltzifikazioa geldiarazteko.
Tinpanoplastia: tinpanoaren mintzean gertatzen diren alterazioak konpontzeko balio dute, batez ere perforazioak.
Mastoidektomia: otitis kronikoak hobetzeko erabiltzen diren ebakuntza multzoak dira, helburua izanik erdiko belarriaren eta mastoides hezurraren lesioak tratatzea.
Entzumen nerbioaren ebakuntza: batez ere erabilgarria da nerbio bestibularraren goiko partean tumore benignoren bat badago, eta horrek sortzen badu hipoakusia (patologia entzumen nerbioaren neurinoma bezala ere ezagutzen da).
Entzumen errehabilitazioa: oso erabilgarria da audifonoak erabiltzen dituzten pazienteekin, batez ere egokitzapen ezak saihesteko.
Bakarkako entzumen entrenamendua: entrenamendu hauetan mintzamena bitan banatzen da, bokalak eta kontsonanteak, horrela pazienteek hobeto ezagutzen eta erlazionatzen dituzte, komunikazio gaitasuna hobetuz.
Taldekako entzumen entrenamendua: pazienteek gaitasun soziala hobetzeko estrategiak lantzen eta ikasten dituzte.
Active Communication Education programa[11]: Australian sortu zen eta helduentzat dago bideratuta. Programa hau arazoen ebazpenetan oinarritzen da eta 6 modulutan banatutako jarduerak egiten dira, esate baterako, mugikorraren erabilera, telebista entzutea...
Hezkuntzan eta enpleguan: garapen bidean dauden herrialdeetan haur gorrak ez dira eskolara joaten eta helduaroan langabezi-tasa askoz ere handiagoa da
Isolamendu soziala, bakartasuna eta estigma
Keinu-hizkuntza
Goian aipatu bezala, batzuetan gortasuna hizkera arazoekin batera dator. Horri aurre egiteko, keinu-hizkuntza erabiltzen da, hau da, eskuekin egindako keinuen bidezko komunikazioa da. Espainian, gaur egun, interpreteen eskaintza eta hauek eskatzeko eskubideak erregulatzen duen araua dago, zehazki: Ley 27/2007, de 23 de octubre, por la que se reconocen las lenguas de signos españolas y se regulan los medios de apoyo a la comunicación oral de las personas sordas[13]. Hala ere, mundu mailan ez dago keinu-hizkuntza unibertsalik eta herrialde bakoitzak berea dauka. Nahiz eta azken hamarkadan keinu-hizkuntzari buruzko kontzientziatze-planak oso ugariak izan, oraindik biztanleriaren ehuneko handi batek ez daki bere izena ere hizkuntza honetan esaten.
Mundu mailako datu esanguratsuak
OME-k (Osasunaren Mundu Erakundea) gortasunari buruzko datuak eskaintzen ditu urtero[14]:
2022. urtean, mundu mailan 1500 pertsona daude gortasun maila batekin eta horietatik 430 milioik behar dute errehabilitazio motaren bat. 2050. urterako uste da datu hauek asko handituko direla, besteak beste, 2500 milioi pertsonek izango dutela gortasuna eta 700 milioik beharko dutela errehabilitazioa.
Haurretan, kasuen %60a otitis edo bestelako infekzioen ondorioz edo jaiotzeko konplikazioen ondorioz sortzen da, osasun publikoko neurriekin ekidin daitezkenak.
Gaur egungo gailu teknologikoen erabilera okerraren ondorioz, ia 1000 milioi gaztek pairatuko dute etorkizunean nolabaiteko gortasuna.
Tratatu gabeko gortasunek izugarrizko kostua izaten dute osasun publikoan (980.000 milioi dolar urtean).
Audifonoa ordaindu dezakeen pertsonen %17ak bakarrik eramaten du bat. Audifonoa erabiltzen ez dutenen ehunekoa berdina da herrialde guztietan (%77-%83).
Azken urteetako aurrerapenak
Giza Genoma Proiektuari esker, 2001. urtean gortasun hereditarioari buruzko aurkikuntzak egin ziren. Esate baterako, ikerketa batzuek gaixotasun honen eta gene batzuen arteko lotura ebidentziatu zuten. Gaur egun arte, gortasunarekin erlazionatutako 70 kromosoma mapeatu dira[15][16]. Esate baterako, ikusi da Connexin 26 (CX26GJB2) genearen mutazioa gortasun rezesibo ez-sindromiko gehienen kausatzailea da[15].
Tratamenduetan ere aurrerapenak egon dira, nahiz eta oraindik ikerketa-fasean egon: barneko belarrian ama zelulen injekzioaren bidezko terapia[17], geneen manipulazioaren bidezko tratamenduak eta umetokiko garapenean zelula ziliatuen sorketa, besteak beste[2]. Hala ere, ikerketa asko behar da oraindik tratamendu hauek gizakiekin martxan jartzeko.
"National Institute of Deafness and other Communication disorders" elkartearen webgunea (Gaztelaniaz)«Información en español»NIDCD(Noiz kontsultatua: 2022-03-08).
French cardinal and Vatican nuncio His EminenceChristophe PierreCardinalApostolic Nuncio to the United StatesArchbishop Pierre in 2018Appointed12 April 2016PredecessorCarlo Maria ViganòOther post(s)Cardinal-Deacon of San Benedetto fuori Porta San Paolo (2023-)OrdersOrdination5 April 1970by Paul Joseph Marie GouyonConsecration24 September 1995by Angelo Sodano, Paul Joseph Marie Gouyon, Jacques JullienCreated cardinal30 September 2023by Pope FrancisRankCardinal DeaconPersonal details...
Untuk pangeran Korea, lihat Yi Kang. Dalam nama Tionghoa ini, nama keluarganya adalah Yi. Yi Gang易纲Yi dalam Pertemuan Tahunan Forum Ekonomi Dunia pada tahun 2013 Gubernur Bank Rakyat Tiongkok ke-12PetahanaMulai menjabat 19 Maret 2018Perdana MenteriLi KeqiangSekretaris PartaiGuo Shuqing PendahuluZhou XiaochuanPenggantiPetahana Informasi pribadiLahir05 Maret 1958 (umur 66)BeijingKebangsaanTiongkokPartai politikPartai Komunis TiongkokAlma materUniversitas PekingUniversitas HamlineUn...
Geisha dilarang untuk menjual seks tetapi keliru menjadi simbol seksualitas Jepang di barat karena pelacur di Jepang memasarkan diri mereka sebagai gadis geisha kepada pria militer Amerika.[1] Seksualitas di Jepang berkembang secara terpisah dari daratan Asia, karena Jepang tidak mengadopsi pandangan Konfusianisme tentang pernikahan, di mana kesucian sangat dihargai. Monogami pada pernikahan sering dianggap kurang penting di Jepang, dan terkadang pria yang sudah menikah mungkin mencar...
Pour les articles ayant des titres homophones, voir Mothais et Mottet. Motet Quant em moy / Amour et biauté parfaite / Amara de Guillaume de Machaut (BnF, Fonds Français 1584, fo 414v). Un motet (en ancien français, « mot » ; latin : motectum, italien : mottetto) est un genre de composition musicale, l'une des formes les plus importantes de la musique polyphonique d'environ 1220 à 1750. Entre ces deux dates, sa définition a beaucoup évolué. Apparu au X...
Il supplizio «Condotti al luogo del patibolo, le siano dal carnefice con una ruota ben ferrata spezzate ad uno ad uno tutte le ossa principali del corpo del cranio della testa in poi, poiché possino i loro corpi intessuti vivi fra i raggi di detta ruota, e poiché in essa fra quelli accerbi cruciati in pena della sua scelleratezza ad esempio dei simili mostri di crudeltà avranno vomitata quella anima infelice, che informava quel corpo scelerato, sia quell'infame cadavere come peste del mon...
Bahasa UhunduniBPS: 0821 1 Amung-kal Damal-kal WilayahPapua Tengah: Pegunungan Tengah, Kabupaten Paniai, Beoga and Ilaga; Asmat, Deiyai, Mimika, dan Puncak, dan utara dan selatan Puncak Jaya; kemungkinan Lanny Jaya dan Nduga.EtnisAmungme, DamalPenutur14.000 (2000)[1] Rincian data penutur Jumlah penutur beserta (jika ada) metode pengambilan, jenis, tanggal, dan tempat.[2] 14.000 (2000) Rumpun bahasaRumpun bahasa Trans-Nugini Pegunungan IrianAmung–DemUhunduni Aspek ketata...
Road in England This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article relies largely or entirely on a single source. Relevant discussion may be found on the talk page. Please help improve this article by introducing citations to additional sources.Find sources: A624 road – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (November 2022) This arti...
تفجيرات بالي عام 2002 نصب تذكاري للانفجار المعلومات البلد إندونيسيا الموقع بالي الإحداثيات 8°43′02″S 115°10′27″E / 8.71722°S 115.17417°E / -8.71722; 115.17417 التاريخ 12 أكتوبر 2002 نوع الهجوم هجوم انتحاري، سيارة مفخخة الأسلحة كلورات البوتاسيوم الخسائر الوفيات 202 الإصابات 209 المنفذ�...
حزب الأحرار اليمنيين تعديل مصدري - تعديل حزب الأحرار هو حزب معارض أُنْشِئ في يونيو 1944م، معارضاً للإمام يحيى حميد الدين إمام المملكة المتوكلية اليمنية، تأسس الحزب برئاسة أحمد محمد نعمان وتولى الشاعر محمد محمود الزبيري المدير العام للحزب في يونيو 1944م، وأول نشاط للحزب ك�...
CandyGenre Drama Roman BerdasarkanCandy Candyoleh Kyoko MizukiYumiko IgarashiDitulis olehSerena LunaSkenarioSerena LunaSutradaraWidi WijayaPemeran Amanda Nimaz Dewantary Lucky Alamsyah Lucky Perdana Moudy Wilhelmina Umar Lubis Rima Melati Enno TB Hanna Hasyim Joy Octaviano Gisela Cindy Farish Kevin Julio Penggubah lagu temaAnjiLagu pembukaBersama Bintang oleh DriveLagu penutupBersama Bintang oleh DriveNegara asalIndonesiaBahasa asliBahasa IndonesiaJmlh. musim1Jmlh. episode151ProduksiProduser...
Questa voce o sezione sull'argomento Macedonia del Nord non cita le fonti necessarie o quelle presenti sono insufficienti. Puoi migliorare questa voce aggiungendo citazioni da fonti attendibili secondo le linee guida sull'uso delle fonti. Macedonia del Nord (dettagli) (dettagli) Macedonia del Nord - Localizzazione Dati amministrativiNome completoRepubblica della Macedonia del Nord[1] Nome ufficiale(MK) Република Северна Македонија(SQ) Republika e Maqedo...
American chemist (1927–2012) For the Australian cricketer, see Frank Rowland (cricketer). For the American politician, see Frank L. Rowland. Frank Sherwood RowlandRowland at the inaugural World Science Summit, May 2008Born(1927-06-28)June 28, 1927Delaware, OhioDiedMarch 10, 2012(2012-03-10) (aged 84)Newport Beach, CaliforniaNationalityAmericanAlma mater Ohio Wesleyan University (BA) University of Chicago (PhD) Known forOzone depletion researchAwards ForMemRS (2004)[1]...
Artikel atau sebagian dari artikel ini mungkin diterjemahkan dari Symmetric group di en.wikipedia.org. Isinya masih belum akurat, karena bagian yang diterjemahkan masih perlu diperhalus dan disempurnakan. Jika Anda menguasai bahasa aslinya, harap pertimbangkan untuk menelusuri referensinya dan menyempurnakan terjemahan ini. Anda juga dapat ikut bergotong royong pada ProyekWiki Perbaikan Terjemahan. (Pesan ini dapat dihapus jika terjemahan dirasa sudah cukup tepat. Lihat pula: panduan penerjem...
Numbered air force of the United States Air Force responsible for flying training Nineteenth Air ForceShield of the Nineteenth Air ForceActive1 October 2014 – present1 July 1993 – 13 July 20121 July 1955 – 2 July 1973(69 years)[1]Country United States of AmericaBranch United States Air ForceTypeNumbered Air ForceRoleProvide flying, airmanship and SERE training to Air Force Officers, enlisted Airmen, and cadets[2]Part of Air Education and Training CommandHe...
Coat of arms of MalawiArmigerRepublic of MalawiAdopted1964CrestWater Barry wavy Azure and Argent in front of a sun rising Or a fish eagle rising proper; A Helmet Argent with Mantling Gules and OrTorseOr and GulesShieldPer Fess Barry wavy Azure and Argent; A Fess Gules a lion passant Or; In base Sable a sun rising OrSupportersOn the dexter side, a lion, and On the sinister side, a leopard both guardantCompartmentUpon a compartment representing the Mulanje mountain properMottoUNITY AND FREEDOME...
Spanish general (1844-1895) Fidel Alonso de SantocildesBorn1844Cubo de Bureba, Burgos, SpainDiedJuly 13, 1895(1895-07-13) (aged 50–51)Peralejo, Oriente, CubaAllegiance SpainBranch Spanish ArmyYears of service1859 – 1895Rank General de brigadaBattles/warsTen Years' WarLittle WarCuban War of Independence First Eastern Campaign Battle of Peralejo † AwardsOrder of San Fernando Fidel Alonso de Santocildes (1844 - July 13, 1895) was a Spanish Brigadier General and war hero ...
Place in which valuables, currency, or property is kept, or the government dept. in charge of it For other uses, see Treasury (disambiguation). This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Treasury – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2009) (Learn how and when to remove this message) Th...