Gorka Esteban Tercilla, pilota arloan Gorka izenaz ezaguna (Ezkarai, Errioxa, 1990eko ekainaren 2a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin lehenik (2010-2017) eta Asegarcerekin gero (2017-2018).[1] Profesional bilakatu baino lehen, 2008an, 22 urtez beherakoen mailan munduko txapeldun izan zen.[2] 2015ean, bigarren mailako lau eta erdiko txapelketa irabazi zuen, finalean Erik Jaka 22-18 mendean hartuta.[3] Gorkaren anaia Víctor ere esku huskako pilotari profesionala da, 2013az geroztik.
Kirol lorpenak
Bere ibilbide profesionalean, Gorkak final hauek jokatu ditu:
- Bigarren Mailako Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa
- Bigarren Mailako Esku Huskako Lau eta Erdiko Pilota Txapelketa
Urtea
|
Txapelduna
|
Txapeldunordea
|
Emaitza
|
Pilotalekua
|
2015
|
Gorka
|
Jaka
|
22-18
|
Adarraga
|
- Bigarren Mailako Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa
Erreferentziak