[[Kategoria:Bernd Lichtenberg (en) idatzitako filmak]] [[Kategoria:Achim von Borries (en) idatzitako filmak]] [[Kategoria:Hendrik Handloegten (en) idatzitako filmak]]
Good bye, Lenin!2004. urteko Alemaniako pelikula bat da.
Istorioa
Oharra:Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Berlinen, 1989. urtean kokatzen da film hau. Familia bateko egunerokotasuna deskribatzen da pelikula honetan eta kritika sutsua egiten dio garai horretako sozialismoari. Izan ere, filmean ikusten den moduan, Berlingo harresia suntsitzear dago eta kontraesanez beteriko gizartea da.
Familia honen eguneroko bizitzan agerian geratzen da epe horretako arazoak eta zailtasunak. Alde batetik aldaketaren nahia eta beste aldetik honek ekarri dezakeen arazoak aztertzen dira. Sozialismoaren neurri zorrotzen kritika egiten da eta aldi berean kontsumorako nahia eta honek ekarri ahal dituen kontraesanak ere agerian geratzen dira.
Baina film honek ez digu bakarrik garai horretako arazoei buruz hitz egiten, familien arteko harremanez ere hitz egiten digu, elkarbizitzan gertatzen diren arazoei buruz, hain zuzen. Hau da, belaunaldien arteko gatazkak, komunikazio eza, elkarbizitzaren zailtasunak, besteak beste, aztertzen ditu.
Zuzendariak lan trebea egin zuen film honetan, kritika eta umorea batuz. Gidoia ere ezin hobea da eta aktoreen lana ere bikaina da. Ikusteko arina da eta garai horretako arazoen hausnarketa egiteko erraztasuna ematen du.
Amaitzeko esan liteke, ez daukagula aukera askorik Alemaniako epe hori deskribatzen duten filmik ikusteko, beraz, aukera ezin hobea da zuzendariak ematen diguna. Aldi berean barre egiteko aukera ere bada, izan ere, familia honetan gertatzen diren zailtasunak ezagunak dira ikuslegoarentzat.
Sinopsia
Emakume komunista sutsu bat koman sartzen da 1989an, Berlingo Harresia erori baino lehentxeago. Zortzi hilabete geroago esnatzen da, eta semeak ahalegin guztiak egiten ditu gertatutakoaren berri izan ez dezan, horrek trauma larria eragingo diolakoan.