Goi Dryas

Goi Dryas
Goi Dryas
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Kronologia
Hasiera12900 BP
Amaiera11700 BP
Honen parte daPleistozeno eta Dryas
Etimologia
Honen izena daramaDryas octopetala, Lomond aintzira eta Lough Nahanagan (en) Itzuli

Allerød oscillation (en) Itzuli eta Bølling-Allerød (en) Itzuli Goi Dryas Holozeno

Goi Dryasa[1]; Arestiko Dryasa[1]; Dryas berria[2] edo Dryas III[3] (YD, Greenland Stadial GS-1) Pleistozenoaren amaieran, aldian, c. 10800-10000 BP[4] arteko aldi klimatiko bat izan zen. Klima hotza zen, baina ez glaziazioetan bezain muturrekoa, eta ingurumen-baldintzak berreskuratu egin ziren aldi horren bukaera aldean.[5] Nazioartean, akademian, ingelesezko izena abiltzen da maiz: Younger Dryas (Dryas gazteago).

Goi Dryasen bat-bateko hoztea izan zen. Azken izotz aroa xehetasunez aztertzen bada, dozenaka tenperatura aldaketa bortitz ikusten dira. Ipar hemisferioan izotz aroa azkenean atzera egiten ari zela zirudienean, azken geldialdia egin zuen duela 12.800 urte inguru, Goi Dryas aldian.

Dryas octopetala, Dryas garaiak lore honen izena darama aldi hartan asko hedatu zelako.[6]

Azken glaziar aldiko azken oszilazio hotza izan zen eta Holozenoaren egungo aldi epelaren aurrekoa da. Goi Dryasa oszilazio hotzetatik hirugarrena, azkena eta luzeena izan zen, Glaziar Aro Berantiarrean gertatu zena. 18.000 BP-ren ondoren, hau da azken glaziar maximoaren ondoren, tenperaturak pixkanaka eta gorabeherekin igo ziren. Beraz, Goi Dryasa bi aldi epelagoen artean kokatuta dago kronologikoki: Bølling-Allerød interestadiala eta Holozenoaren hasieraren artean.[7]

Aldaketa demografikoak

Bat-bateko hoztearen ondorioz, Arestiko Dryasean zehar, datuek erakusten dute balitekeela biztanleria erdira murriztu izana. Halere, Europako erdialdeko eta ekialdeko eremu batzuetan, esaterako, Italiako iparraldean, Polonian eta Alemaniako ipar-ekialdean, biztanleriaren dentsitatea handitu eta guzti egin zen.

Ikertzaileen ustetan, gertaera horrek gizakiek klima aldaketari nola erantzun zioten erakusten du. Datuek iradokitzen dute gizakien komunitate askok ekialdera migratu zutela klima berrira egokitzeko.Biztanleriaren kolapsoa gertatu zen aurreko denboraldian ez bezala (Gravette aldian, duela 25.000 bat urte), Goi Paleolitoko gizakiek hobeto erantzun zuten aldaketen aurren, itxuraz klima hobeagoak zituzten lurraldetara lekualdatuta.[1]

Erreferentziak

  1. a b c «Izotz Aroko aldaketa klimatikoak ekialderako migrazioa eragin zuen Europan» Campusa (kontsulta data: 2026-04-24).
  2. Lersundi Diz, Gorka. (2020). Historiaurreko klimaren berreraikitzea: Kantauriar erlaitzeko klima oszilazioak glaziar berantean eta Holozenoaren hasieran.. EHU, 8 eta 17 or..
  3. Farundarena, J.; Jiménez, Jose María. (1998). «Los conceptos de Estadio e InterestadioBases para un análisis ecosistémico» Munibe Antropologia - Arkeologia (Aranzadi) 50: 47. ISSN 1132-2217..
  4. Beste ikerlari batzuek bestelako datak ematen dituzte. "Gipuzkoako historiaren sintesia" liburuan data hauek ematen dira: "Younger Dryas, 12.895-11.703 cal BP." Torregarai, Elena Pagola eta Aragón Ruano, Álvaro (2017), 62. or.
  5. López Quintana, Juan Carlos. «URDAIBAIKO HISTORIAURREA: EBOLUZIOA KLIMATIKO ETA KULTURALA» in Miren Onaindia; Arantza Ibabe; Jasone Unzueta Urdaibaiko gida zientifikoa. Bilbo: Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko Unesco katedra.
  6. «The Younger Dryas» NOAA National Centers for Environmental Information.
  7. (Gaztelaniaz) Tarruella, Javier Pérez. (2019-03-12). «Younger Dryas: cambios climáticos que condicionaron el paisaje abulense y la vida humana» Geología desde Ávila (kontsulta data: 2026-04-24).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.