Giza klonazio deritzo genetikoki erabat berdina den gizaki, giza zelula edo giza ehun baten kopia sortzeko prozesuari. Giza klonazio terminoak, oro har, giza klonazio artifizialari egiten dio erreferentzia, ez biki identikoen sorkunde naturalari.
Helburuaren arabera, bi teknika bereiz daitezke: klonazio terapeutikoa eta ugalketa-klonazioa.[1] Klonazio terapeutikoan, gizaki baten zelulak klonatzen dira medikuntzan eta transplanteetan erabiltzeko.[2] Ikerketa-eremu aktiboa da, baina oraindik ez dauka aplikazio medikorik. Klonazio terapeutikoko bi metodo ikertuenak dira ama-zelulen transferentzia nuklearra eta zelula ama pluripotenteen indukzioa. Ugaltze-klonazioan, aldiz, gizaki oso bat klonatzea da helburua.
Giza klonazioak gatazka etiko eta juridikoak sortu izan ditu. Ondorioz, kritika erlijiosoaren eraginez, hainbat herrialderi lege espezifikoak sorrarazi edo aldarazi zaizkie.
Historia
Gizakiak klonatzeko ideiak espekulazioa eta polemika eragin zituen XX. mendean zehar, baina zientzialariak eta legegileak ikuspegi hori serio hartzen hasi ziren 60ko hamarkadan.
1966:Joshua Lederberg genetikari Nobel Saridunak klonazioaren eta ingeniaritza genetikoaren alde egin zuen lehen aldiz. Eztabaida piztu zen Bioetikan aditua den Leon Kass kontserbadorearekin, zeinak bere garaian idatzi baitzuen "gizakiaren erreprodukzio programatuak, izatez, gizatasuna suntsituko duela".
1971:James D. Watson Nobel saridunak, klonazioaren potentziala eta arriskuak biltzen dituen entsegu bat argitaratu zuen The Atlantic Monthly aldizkarian, "Hacia el Hombre clonal” izenekoa[3].
1996: Zelula somatikoen nukleo-transferentziaren bidez (ZSNT) lortutako Dolly ardiaren klonazioak giza klonazioaren ideia soka luzeko eztabaida bihurtzea eragin zuen[4]. Herrialde askok debekatu egin zuten, baina zientzialari batzuek hurrengo urteetan klon bat sortzea promestu zuten.
2000 eta 2005: Seulgo Unibertsitate Nazionaleko Hwang Woo-su irakasleak bi artikulu argitaratu zituen Science aldizkarian: ZSNT teknikak erabiliz klonatutako giza blastozisto batetik abiatuta enbrioi-zelula ama pluripotenteak modu arrakastatsuan landu zituen. Hwang-ek patentatutako berariazko zelula amen hamaika lerro sortu zituela azaldu zuen, eta lorpen hori klonazioaren lehen aurrerapen handitzat har daiteke[5].
2006: Science aldizkariak Hwang-en bi artikulu horiek atzera bota zituen, datu esperimental asko faltsuak zirela jakiterakoan[6].
2008: Stemagen bioteknologia-konpainiako Andrew French doktoreak eta Samuel Wood-ek ZSNT erabiliz lehen bost giza enbrioi helduak arrakastaz sortu zituztela iragarri zuten. Kasu honetan, enbrioi bakoitza sortu zen eskuko azaleko zelula baten nukleoa hartu eta nukleorik gabeko giza obulu batean txertatuz. Enbrioiak blastozistora arte garatu ziren eta, puntu horretan, ikerketa-prozesuek suntsitu egin zituzten. Laborategiko kideek adierazi zuten hurrengo esperimentuen helburua enbrioi-zelula amen lerroak sortzea izango zela, zelula horiek klonazio terapeutikorako edo ugalketarako erabilgarriak izango baitziren[7][8].
2011: New Yorkeko Zelula Amen Fundazioko zientzialariek iragarri zuten enbrioi-zelula amen lerroak sortzea lortu zutela, baina haien prozesuak obozitoaren nukleoa bere lekuan uztea eta zelula triploideak sortzea eskatzen zuen, klonazioa egiteko alferrikakoak zirenak[9][10][11].
2013: Shoukhrat Mitalipov-ek zuzendutako zientzialari-talde batek ZSNT erabiliz sortutako enbrioi-zelula amei buruzko lehen txostena argitaratu zuen. Esperimentu horretan, ikertzaileek ZSNT giza zeluletan erabiltzeko protokolo bat garatu zuten, beste organismo batzuetan erabilitako metodologiatik pixka bat aldentzen zena. Enbrioi-zelula amen lau lerro eratorri ziren giza zelula somatiko fetaletatik, blastozistoetatik abiatuta. Lau lerroak emaile beraren obozitoak erabiliz lortu ziren, herentziazko DNA mitokondrial guztia berdina izan dadin.
2014: Robert Lanzak zuzendutako Advanced Cell Technology enpresako talde batek jakinarazi zuen Mitalipov-en emaitzak erreproduzitu zituztela eta zelula helduen klonazioaren eraginkortasuna frogatu zutela ZSNTren bidez[12].
Metodoak
Zelula somatikoen nukleo-transferentzia
Zelula somatikoen nukleo-transferentzia, zelula somatiko emaile baten nukleoa atera, eta mikropipeta baten laguntzaz obulu ostalarian birlandatzen da, zeinaren material genetikoa aldez aurretik kendu den. Ostean, zelula somatikoaren material genetikoa obuluarekin fusionatzen da korronte elektriko txiki bat aplikatuz. Bi zelulak fusionatu ondoren, zelula berria ordezko ama baten barruan edo artifizialki garatu daiteke[13]. Prozesu horren bidez klonatu zen Dolly ardia.
Zelula ama pluripotente induzituak
Zelula ama pluripotente induzituak sortzea (ZAPI) prozesu luze eta ez-eraginkorra da. Zelula ama pluripotenteak enbrioien hiru geruza germinaletatik edozeinetan bereizteko ahalmena duen zelulak dira: endodermoan (urdailaren barruko estaldura, traktu gastrointestinala, birikak), mesodermoan (muskuluak, hezurrak, odola, sistema urogenitala), edo ektodermoan (ehun epidermiko eta nerbio-sistema deritzenak)[14]. Zelula heldu batean, birprogramazio-faktore deritzenek seinaleak bidaliko dizkiote zelulari ZAPI bihur dadin. Hain zuzen ere, hori da ikerketa askoren xedea, indukzioa optimizatzearren.
Erabilitako metodoaren arabera, zelula helduen birprogramazioak eta ezarpenak mugak eduki ditzakete gizakietan. Adibidez, birprogramazio-faktore gisa birus bat erabiltzen bada, minbizia eragiten duten onkogene izeneko aktibatzeko arriskua dago. Hala ere, 2008an, zenbait ikerketa-taldek onkogene horiek ezabatzea ahalbidetzen zuen teknika bat garatu zuten, gizakietan ZAPIak erabiltzea areagotu zuena[15].
ZSNT eta birprogramazioaren arteko konparaketa
Bi prozesuek dauzkate abantailak eta desabantailak. Historikoki, birprogramazio-metodoak ZSNT teknikak baino areago ikertu dira zelula ama enbrionarioak sortzeari begira. Hala ere, azken ikerketek garrantzi handiagoa eman diote ZSNTprozedura berrien garapenari. Momentu honetan, ZAPIekin alderatuta ZSNT teknikak duen abantaila nagusia zelula amak sortzeko abiadura da. Izan ere, enbrioi-zelula amen ZAPI bidezko ekoizpenak zenbait hilabete irauten ditu, eta askoz denbora laburragoa behar da ZSNTak erabiliz gero. Sorkuntza-abiaduren alde hori garrantzitsua izan liteke aplikazio medikuei begira. Ikerketa berriak ZAPIen sorrera abiadura eta egonkortasunaren aldetik optimizatzera bideratu dira, birprogramazio-faktore berriak aurkitu direlako.
ZSNT prozesuak ZAPIen aurrean izan dezakeen beste abantaila bat da gaixotasun mitokondrialetarako tratamendu moduan jarduteko potentziala, horrelakoetan oozito-emaileak erabiltzen baitira. Momentuz, ez da bestelako abantailarik ezagutzen[16].
Erabilerak
Klonazio-tekniken gaineko azterketek eta lanek eragina izan dute gizakion garapenaren oinarrizko biologia ulertzeko moduan. Giza zelula pluripotenteen hazkuntzek bestelako metodoen bidez aztertu ezin den giza enbrioiaren garapena erakusten dute. Egun, zientzialariak gai dira giza garapen goiztiarraren etapak zehaztasun handiagoz definitzeko. Seinaleen transdukzioaren ikerketa eta etapa goiztiarretan gertatzen den giza enbrioiaren manipulazio genetikoa batera aztertzeak aukera ematen du garapeneko gaixotasun eta akats askori konponbidea bilatzeko. Gizakietan berariazko seinaleztapen-bide asko aurkitu dira enbrioi-zelula amen azterketaren bidez[17].
ZSNT edo iPS zelulen bidez sortutako zelulek aplikazio-aukera zabala dute gaixotasunen etiologiaren ikerketan eta botikak aurkitzeko eredu-sistema gisa. Halaber, aldizka erabil daitezke terapia zelular gisa edo transplanteetarako organoen sorreran, esaten zaion lan-ildoan[18][19].
Ama-zelulen bidezko terapia gaixotasun bat tratatzeko edo prebenitzeko ama-zelulak erabiltzean datza. Adibidez, hezur-muinaren transplantea oso erabilia da ama-zelulen terapian[20]. Izan ere, une honetan ez dago bestelako erabilera klinikorik duen terapia zelularrik. Gaur egun, ikerketak egiten ari dira ama-zelulen terapiak gaixotasun kardiobaskularren, diabetesaren eta bizkarhezur-muinaren lesioen tratamenduan erabiltzeko[21].
Birsortze-medikuntza asko ikertu da azkenaldian, haren erabilerak direla eta. Tratamendu honek transplante autologoak ahalbidetuko lituzke eta, horrela, transplantatutako organoak errefusatzeko arriskua ezaba litezke[22]. Adibidez, gaixotasun hepatikoa duen gaixoak gibel berria lortuko luke bere material genetikoa erabiliz kaltetutako ehuna ordezkatzeko transplantea eginez[23]. Duela gutxi egindako ikerketen arabera, giza zelula ama pluripotenteak iturri garrantzitsuak izango dira giza neuronak sortzeko, eta horrek agerian utziko du birsortze-medikuntzak lesio zerebral eta neurologikoen arloan duen ahalmen birsortzailea[24].
Etika
Bioetikaren ikuspuntutik, klonazioaren etika klonazioaren aplikazioen inguruko ikuspuntu multzoa da, arreta batez ere giza klonazioan jartzen duena. Ikuspuntu horien artean, askok jatorri erlijiosoa daukate, baina badira ikuspegi laikotik eratutako iritziak ere.[25][26]
Klonazio terapeutikoaren aldekoen arabera ehun eta organoen sorrera beste modu batean transplante bat lortu ezingo duten pazienteei tratamendua eman ahal izateko aukera aparta da[27], farmako immunodepresoreen erabilera saihesten duena[28]. Bestalde, ugalketa-klonazioaren aldekoek diote ondorengoak sortzeko gai ez diren gurasoek teknologia hau eskuragarri eduki beharko luketela[29].
Klonazio terapeutikoaren kontrako jarrera batez ere enbrioi-zelula amen egoeran oinarritzen da, abortuari buruzko eztabaidarekiko lotura baitu[28]. Ugalketa-klonazioaren aurka dauden batzuek diote teknologia ez dagoela behar bezain garatuta segurua izateko[30]. Beste zenbaitek azpimarratzen dute ugaltze-klonazioaren ondorioz abusuak gerta daitezkeela[31][32], horrek gizakiak beren organo eta ehunak lortzeko sortzea ekar bailezake; horrekin batera, klonatutako norbanakoak familietan eta gizartean integratzeko egon litezkeen arazoek ere kezka sortzen dute[33].
Bada beste kezka bat ere, zerikusia duena klonazioa hildako pertsona bat berpizteko erabiltzeko aukerarekin. Pertsona hori fisikoki hildakoaren berdin-berdina izanda ere, beste pertsona bat izango litzateke, geroago jaiotako anaia bikia balitz bezala. Pertsona berri horrek bere kultura-egoeraren, esperientzien, familiaren, bizitzan dituen aukeren eta abarren eragina izango luke. Beraz, kasualitate hutsa litzateke Einstein bat, kirolari handi bat, artista bat edo horrelako pertsona bat sortzea, bere zeluletako bat klonatuz.
Bestalde, Erlijio katolikoak, Joan Paulo II.a Aita Santuaren bitartez, honako hau esan zuen: “Esperimentazio zientifiko bakar bat ere ezin da justifikatu, inolaz ere, baldin eta bizitzarekiko errespetuak zehaztutako muga gainditzen badu, Jainkoaren borondateak ezarri bezala”.
↑Fischbak, Ruth L., John D. Loike, Janet Mindes, and Columbia Center for New Media Teaching & Learning. The Cloning Scandal of Hwang Woo-Suk, part of the online course, Stem Cells: Biology, Ethics, and Applications
PetalingDaerahDaerah PetalingTranskripsi Lain-lain • JawiڤتاليڠMotto: Terbaik Dari KamiNegara MalaysiaNegeri SelangorKota terbesarPetaling JayaPemerintahan lokal Majlis Bandaraya Petaling Jaya (Timur) Majlis Bandaraya Shah Alam (Barat) Majlis Perbandaran Subang Jaya (Selatan) Pemerintahan • Pembesar daerah[a]Dato' Haji Emran bin Haji Kadir[1] • Pegawai DaerahRoslinah Binti Md Jani[2]Luas[3] • ...
Application in medieval astrology Astrology Background Worship of heavenly bodies History of astrology Astrology and astronomy Planets Behenian Classical Traditions, types, and systems Astrology and science Astrologers Astrological organizations Traditions Babylonian Chinese Hellenistic Hindu Islamic Jewish Tibetan Western Branches Natal Electional Horary Medical Financial Locational Psychological Meteorological Astrological signs Aries Taurus Gemini Cancer Leo Virgo Libra Scorpio Sagittarius...
شاوو 邵武市 خريطة الموقع تقسيم إداري البلد الصين التقسيم الأعلى نانبينغ خصائص جغرافية إحداثيات 27°20′30″N 117°29′13″E / 27.34165°N 117.4869°E / 27.34165; 117.4869 [1] المساحة 2837 كم² السكان التعداد السكاني 273721 (إحصاء السكان) (2020) الكثافة السكانية 95.72 نسمة/كم2 معلومات...
Questa voce sull'argomento calciatori belgi è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Axel Lawarée Nazionalità Belgio Altezza 178 cm Calcio Ruolo Attaccante Termine carriera 2010 Carriera Squadre di club1 1991-1996 Seraing96 (27)1996-1997 Standard Liegi35 (12)1997-1998 Siviglia12 (1)1998-2001 R.E. Mouscron47 (15)2001-2003 Bregenz80 (48)2004-2006 Rapid Vienna7...
Town in Hertfordshire, England Human settlement in EnglandPotters BarThe Old Manor, Potters BarBaker StreetPotters BarLocation within HertfordshirePopulation22,536 2021 CensusOS grid referenceTL255015DistrictHertsmereShire countyHertfordshireRegionEastCountryEnglandSovereign stateUnited KingdomPost townPOTTERS BARPostcode districtEN6Dialling code01707PoliceHertfordshireFireHertfordshireAmbulanceEast of England UK ParliamentHertsmere List of places UK En...
Motorcycle trade show in Milan EICMADate(s)AnnuallyLocation(s)FieraMilano, Rho, Milan, ItalyInaugurated3 May 1914Most recent7 November 2023 – 12 November 2023 A motorcycle showcased in the show. EICMA (Esposizione Internazionale Ciclo Motociclo e Accessori), or the Milan Motorcycle Shows is an annual trade show in Milan, Italy featuring motorcycles. The 2018 show drew over half a million visitors and more than 1,200 exhibiting brands.[1] The show is frequently used by manufacturers ...
Cycling race Cycling race 2017 E3 Harelbeke2017 UCI World Tour, race 11 of 37Race detailsDates24 March 2017Stages1Distance206.1 km (128.1 mi)Winning time4h 48' 17[1]Results Winner Greg Van Avermaet (BEL) (BMC Racing Team) Second Philippe Gilbert (BEL) (Quick-Step Floors) Third Oliver Naesen (BEL) (AG2R La Mondiale)← 2016 2018 → The 2017 Record Bank E3 Harelbeke was a road cycling one-day race that took ...
HungaryFIBA zoneFIBA EuropeNational federationHungarian Basketball FederationU17 World CupAppearancesNoneU16 European ChampionshipAppearances3MedalsNoneU16 European Championship Division BAppearances17Medals Silver: 1 (2007) The Hungary men's national under-16 basketball team is a national basketball team of Hungary, administered by the Hungarian Basketball Federation.[1][2] It represents the country in men's international under-16 basketball competitions. FIBA U16 European C...
Questa voce sull'argomento matematici è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Eduard Čech Eduard Čech (Stračov, 29 giugno 1893 – Praga, 15 marzo 1960) è stato un matematico austro-ungarico, nato nella regione della Boemia, che al tempo faceva parte dell'Impero austro-ungarico, ed in seguito regione della Cecoslovacchia (oggi Repubblica Ceca). I suoi studi comprendono la geometria differen...
Commercial wing of the Indian Space Research Organization Antrix Corporation LimitedCompany typePublic Sector UndertakingIndustryAerospaceCommunicationsFounded28 September 1992; 31 years ago (1992-09-28)HeadquartersAntariksh Bhavan Campus, Near New BEL Road, Bangalore, Karnataka, IndiaKey peopleSanjay Kumar Agarwal (CMD)ServicesTransponder provisioningSatellite launchRemote sensingSpacecraft and SubsystemsMission SupportGround Infrastructure for Space based NeedsRevenue ₹6...
Disambiguazione – Se stai cercando l'idioma storico del regno di Napoli, vedi Lingua napoletana. Questa voce o sezione sull'argomento linguistica è priva o carente di note e riferimenti bibliografici puntuali. Sebbene vi siano una bibliografia e/o dei collegamenti esterni, manca la contestualizzazione delle fonti con note a piè di pagina o altri riferimenti precisi che indichino puntualmente la provenienza delle informazioni. Puoi migliorare questa voce citando le fonti più precisa...
City in Illinois, United StatesGalvaCityNickname: City of GoLocation of Galva in Henry County, Illinois.Location of Illinois in the United StatesCoordinates: 41°10′0″N 90°2′32″W / 41.16667°N 90.04222°W / 41.16667; -90.04222CountryUnited StatesStateIllinoisCountyHenryArea[1] • Total2.75 sq mi (7.13 km2) • Land2.75 sq mi (7.13 km2) • Water0.00 sq mi (0.00 km2)Elevat...
Coffee made by steeping grounds in cold water Cold brew coffee, also called cold water extraction or cold pressing, is the process of steeping coffee grounds in water at cool temperatures for an extended period. Coarse-ground beans are soaked in water for about 12 to 24 hours.[1][2] A display of cold brew coffees in a supermarket The water is normally kept at room temperature, but chilled water can also be used. After the grounds have been steeped, they are filtered out of the...
Universidad de Talca Sigla UTALCALema Evoluciona Sin LímitesTipo PúblicaFundación 26 de octubre de 1981[1]LocalizaciónDirección Avenida 1 Poniente 1141Talca, Chile ChileCoordenadas 35°24′19″S 71°37′59″O / -35.4054, -71.6331Otras sedes Talca, Santiago, Curicó, Santa Cruz, LinaresAdministraciónRector Carlos Torres FuchslocherAfiliaciones CRUCH, CUEHAcademiaColores académicos RojoSitio web utalca.cl[editar datos en ...
КоммунаПуиPouy Герб 43°15′44″ с. ш. 0°33′26″ в. д.HGЯO Страна Франция Регион Юг — Пиренеи Департамент Верхние Пиренеи Кантон Кастельно-Маньоак Мэр Жан-Пьер Дюльост(2014—2020) История и география Площадь 1,92 км² Высота центра 294–411 м Часовой пояс UTC+1:00, летом UTC+2:00 Населен...
Ancient Roman victory column, a landmark of Rome, Italy Trajan's ColumnTrajan's Column, north of the Roman ForumTrajan's ColumnShown within RomeClick on the map for a fullscreen viewLocationTrajan's ForumCoordinates41°53′45″N 12°29′3″E / 41.89583°N 12.48417°E / 41.89583; 12.48417TypeRoman triumphal columnHistoryBuilderTrajanFoundedAD 107~113; 1911 years ago (113) Trajan's Column (Italian: Colonna Traiana, Latin: Columna Traiani) is a Roman...