Bihotzetik odola atera eta bideratzeko, aorta arteria handiarekin konektatuta dago. Birikek garbituko duen odola, aldiz, kaba zainetik iristen da bihotzera.
Bihotzak bi mugimendu nagusi egiten ditu: Sistolea edo uzkurdura eta diastolea edo erlaxazioa. Hauen arabera, 4 soinu fisiologiko edo normal entzun daitezke fonendoskopioarekin:
S1: Sistolearen hasiera eta diastolearen amaiera markatzen ditu.
S2: Sistolearen amaiera eta diastolearen hasiera markatzen ditu.
S3: Diastolearen lehenengo zatian entzuten da.
S4: Diastolearen bigarren zatian entzuten da.
Bestela, murmurioak dira soinu patologikoak, gaixotasuna adierazten dutenak.
Bihotzaren sistema elektrikoa
Honek taupada-markagailuaren funtzioa betetzen du. Gaixotzen denean, arritmiak agertzen dira.
Arnas aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.