Ez da ezagutzen letra Proto-Kanaanitarra, baina ziurrenik izena arma baten izenetik eratorria zen, edo baliteke jaurtitzen zen arma baten izena izatea. Hau Proto-Sinaitarrglifo batetik eratortzen da, azpian agertzen den hieroglifikoan oinarritua.
Gimel letra hebrearra (גִּימֵל) alfabetoko 3. letra da. Dagesh bat jaso dezakeen 6 letretako bat da. Gaur egun hitz egiten den Hebrearrean ez dago aldaerarik ahoskeran dagesh hori jarrita, baina aspaldi bazen. Gainera Yemendar hebreeran Gimel letrak NAF: [g - ʒ - d͡ʒ] soinuak adierazten ditu dagesh bat duenean eta NAF: [ɣ] ez duenean.
Gimel letra geresh batekin jarraituta idazten denean (ג׳) atzerriko hizkuntzetatik mailegatutako NAF: [d͡ʒ] fonemarako erabiltzen da.
Alfabeto siriakoan hirugarren letra ܓ da. Ekialdeko ahoskeran Gamal izena du eta mendebaldean Gomal (ܓܵܡܵܠ). Bi soinu ezberdin izan ditzakeen 6 letretako bat da. Ahoskera indartsua denean (qûššāyâ) NAF: [g] ordezkatzen du, "gasteiz" hitzan bezala. Gamal/Gomal ahoskera leunean ematen denean (rûkkāḵâ) normaldi NAF: [ɣ] soinua du. Gaur egunko Garshuni eta hizkuntza neo-aramearretanarabieratik eta persiarretik datozen hitz mailegatuak idazteko NAF: [d͡ʒ]fonema beharrezkoa denean Jamal/Jomal moduko letra erabiltzen da, finean letra bera baina tilde batekin azpian edo barruan delarik (ܓ̰).
Sudaniar arabieran eta Yemeneko beste dialektoetan NAF: [ɟ] ahoskatzen da, Arabiera Klasikoan oinarritua ere.
Egipziarrek beti erabiltzen dute ج letra NAF: [g] soinua egiteko, adibidez 'golf' hitza aipatu behar dutenean. Hala ere ez da desegokia erabiltzea ʒ edo d͡ʒ soinuak adierazteko. Hala ere bi hauek traskribatzeko beharra dagoenean, biak berdintzen dira NAF: [ʒ] soinura eta چ letra erabili. Persiar, Urdu, Sindhi eta antzekoek چ letrari NAF: [t͡ʃ] soinua esleitzen diote.