Sindhia[1][2] (alfabeto arabiarrez سنڌي eta devanagariz सिन्धी, sindhi transliteratua) Pakistango Sindh probintziako hizkuntza da. Indoariar hizkuntzen taldekoa da (indoeuropar familiako indoirandar hizkuntzen azpitaldekoa). Pakistanen, 41 milioi pertsona baino gehiagok hitz egiten dute, eta, Indian, 12 milioi baino gehiagok, Pakistanen, bigarren hizkuntzarik erabiliena delarik. Indoirandar hizkuntza bat den arren, hizkuntza draviden eragin handia du. Bere idazketarako erabiltzen den alfabetoa, devanagaria da, baina, Sindheko biztanleriaren zati handi bat Islamera bihurtu zenetik, aldatutako alfabeto arabiar bat sartu zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak