Gibraltar ur-jauziak (ingelesez: Gibraltar Falls) Australian dagoen ur-jauzi multzo bat da, Australiako Hiriburuaren Lurraldean, Canberra hiriburutik 50 kilometrotara, gutxi gorabehera.[1]
Deskribapena
Namadgi Parke Nazionalean daude[2]. Parke hau 1984an ezarri zen inguruko natura babesteko asmoz. Pinudi batean doan Gibraltar errekak sortzen duen 50 metrotako jauzia da, mailakatutako ur-jauzietan erortzen dena[3]. Sasoi lehorrean ere ura izaten duen ur-jauzia da.[3]
Ur-jauzien inguruan ibilbide ugari daude eta naturazaleen turismogune ezaguna da.[4]
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak