Murray–Darling Arroa hego-ekialdeko Australiako eremu geografiko handi bat da. Bere izena, bere bi ibai nagusietatik dator, Murray eta Darling hurrenez hurren. Kontinente osoaren zazpiren bat drainatzen duen arroa Australiako nekazaritza eremu esanguratsuenetako bat da. Hegoaldeko Gales Berria, Victoria eta Australiako Hiriburuaren Lurraldeatik eta Queensland (behereko herena) eta Hego Australia (hego-ekialdeko muturra) estatuetatik hedatzen da. Arroak 3375 kilometroko luzera du, Murray ibaia 2508 kilometrokoa delarik.
1.061.469 km²-ko arroaren gehiena laua da, altuera txikikoa eta barnealdean euri gutxi jasotzen du zuzenean. Bere ibai ugariek luzeak eta motelak izateko joera dute, eta australiar estandarrentzat bakarrik handia den ur bolumena daramate.