Gianina Elena van Groningen, jaiotzez Gianina Elena Beleagă, (Gura Humorului, 1995eko maiatzaren 21a) errumaniar arraunlari bat da, skull arin bikoitzean munduko txapelduna izan dena eta 2024ko Pariseko Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuena Ionela Cozmiucekin batera.[1]
Ibilbidea
2016an Ionela Cozmiucekin bikotea osatu eta Rioko Olinpiar Jokoetan hartu zuten parte eta B finalean sartu ziren. 2017an munduko txapeldunak izan ziren, bai eta 2018an ere. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan finalean sartu ziren eta seigarren egin zuten.
2021ean bakarkako skull arinean izan zen txapelduna. 2024ko Pariseko Jokoetarako bikotea berreskuratu zuen eta finalean zilarrezko domina lortu zuten.
Nazioarteko palmaresa
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak