Borrokaldien ostean, Ikurrinak Frantziako Gerra Gurutzearen domina jaso eta Charles de Gaulle jeneralak Montolivet udalerriko aerodromoan tropei errebista pasatzerako unean Ordokiri honakoa aipatu zion: "Nire Komandantea, Frantziak ez du inoiz ahaztuko euskaldunok geure lurraldea askatzeko egin dituzuen ahaleginak.". Gernika Batailoiko hamalau gudari Gerra Gurutzearen dominarekin sarituak izan ziren, nahiz eta haietako hamar bakarrik jasotzera joan izan. Haietako batek, Antonio Lizarraldek, hil ondoren jaso zuen. Besteak, Ordokik berak, ez zion De Gaulleri domina bere bularrean jartzen utzi, eta batailoiaren Ikurrinean jarri zuen[3].
Ikurrinaren azken agerraldia Bigarren Mundu Gerran haren amaiera aldera eman zen. AEBetakoWashington HirianEAJakAliatuekin gerran zehar izandako elkarlanaren une batean, eta Juan Ajuriagerra eta Jesus Solaun jeltzaleek estatubatuarrekin burututako negoziazioen bitartez, lehenak bigarrenei jarraiko elkarlan hori mantentzearen trukean Ameriketako Estatu Batuetako Armadak entrenatutako euskaldunez osatutako talde militar bat osatzea. Honela bada, AEBetako Armadako ofizialek eta Shangaiko Poliziako buruzagia izan zen britainiar koronel batek Primitivo Abad buru zuen 114 gizonez osatutako taldea Paristik hogeita hamarren bat kilometrora zegoen Cernay-la-Ville udalerriko gazteluan entrenatu zituzten, gehienak Gernika Batailoitik berreskuratutako gudariak ziren. Lehenbizi, beren helburua nazien gotorleku bat erasotzea izango zela aipatu zitzaien, ondoren Hego Euskal Herrian barneratu eta Franko diktadorea irauliko zuten hainbat abangoardiako taldeetako bat izango zirela, baina asmoak-asmo, ez zen halako kasurik eman. Hori bai, talde hura osatu zuten gazteek "Euzkadi" hitza Ikurrinaren ondoan zeraman Ameriketako Estatu Batuetako uniforme bana jantzi zuten[4].