Erdaraz idatzi bazuen ere, bere lanek duten garrantziagatik Euskaltzaindiak euskaltzain ohorezko izendatu zuen eta "Arabako etnografiaren aitalehena" dela esan ohi da.
Biografia
Gasteizen jaio zen; herrialdeko hiriburuaz gain harreman estua izan zuen Apilaizekin, non bere familiak etxe bat zuen eta horrek naturaz eta nekazaritza-munduaz zuen zaletasuna ulertzen laguntzen du. Batxiler ikasketak Gasteizko San Viator ikastetxean egin eta gero hiri berean Irakasle ikasketak egin zituen.
Ikerketa-lanen hastapenak naturaren behaketan eman zituen; Gerardo bere semearekin Club Deportivo Eibar mendi-taldeko kide egin zen eta Manuel Iradier Txangolari Elkarteko lehen zuzendaritza-taldean egon ziren.
80 urterekin alargundu zen eta 85 zituela bere seme Gerardo López de Gereñu Iholdi, berau ere etnografo eta argazkilaria, hil egin zen. Une horretan bere ikertzaile lanari utzi zion eta 1992koabenduaren 2an hil zen.
Lanak
Arabaz
Liburu edo artikulu sorta izugarria egin zuen herrialde horretaz. Aurrean jarri ditugun biak funtsezkotzat jotzen dira.
Devoción popular en España a la Virgen Blanca y a Nuestra Señora de las Nieves (1967).
Andra Mari en Álava. Iconografía mariana en la Diócesis de Vitoria (1982).
Argazkigintzan
Arlo honetan ekarpen ugari egin zituen bai artistikoki bai dokumentazio aldetik. Pertsona, familia, natura hil eta bestelakoei argazkiak egin zizkien.
Bere natura eta mendizaletasunak bultzatuta eta argazkigintzan zein etnografian zituen ezagutzetan oinarrituta mendi-ibilbideen gainean ere aritu zen, bere lanetan kartografia ere sortzen zuelarik.