George Herbert de Carnarvon

George Herbert de Carnarvon

Lorden Ganberako kidea

ezezaguna
Bizitza
JaiotzaHighclere gaztelua1866ko ekainaren 26a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaKairo1923ko apirilaren 5a (56 urte)
Hobiratze lekuaBeacon Hill (en) Itzuli
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaHenry Herbert, 4th Earl of Carnarvon
AmaEvelyn Stanhope
Ezkontidea(k)Almina Herbert, Countess of Carnarvon (en) Itzuli  (1895eko ekainaren 26a -  1923ko apirilaren 5a)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaEton College
Trinity College
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, politikaria, arkeologoa, argazkilaria, egiptologoa, aristokrata eta necropolis scholar (en) Itzuli

Find a Grave: 9785543 Edit the value on Wikidata

George Edward Stanhope Molyneux Herbert Carnarvoneko bosgarren kondea (1866ko ekainak 26-1923ko apirilak 5), ohi Lord Carnarvon deitua, Egiptoko Erregeen Haranean dagoen Tutankamon faraoiaren hilobia den KV62aren indusketa finantzatu izanagatik ezaguna egin zen aristoktrata ingeles bat izan zen.

Biografia

Highclereko gazteluan jaio zen, Newburyn, Berkshire probintzian, 1866ko ekainak 26an. Henry Herbert Carnarvoneko 4. kondearen semea zen. George Herbertek Carnarvon titulua 1890ean jaso zuen. Carnarvon Almina Victoria Alexandra Wombwellekin ezkondu zen, Marie Boyerren alaba zena, eta hau Frederick Charles Wombwellen emaztea, baina bere aita, beharbada, Alfred Rothschild izan zen, senidea, Lady Carnarvon bere oinordeko bihurtu zuena. Dirutza handiarekin, Lord Carnarvon lasterketako zaldiak izateagatik eta lehen kotxeen gidari arduragabea izateagatik ezaguna zen, 1901ean, Alemanian ondorioak utzi zizkion istripu larri bat jasan zuelarik. Gaiztoturiko eltxo baten helketa batean bizarra mozteko laban batekin egin zuen zauri baten ondorioz hil zen, Tutankamonen hilobitik gertu zegoenez, madarikazio baten ondorioz izan zitekeela pentsatu izan zen arren.

Egiptologo zaletua

Lord Carnarvon egiptologiaren oso zalea zen, 1907an Howard Carterren mezenas bihurtu zelarik Tebasko nekropoliko errege hilobiak industeko. 1922an ireki zuten biek Erregeen Haranean dagoen Tutankamonen hilobia, arkeologiaren historian parerik ez zuten altxorrak aurkituz. Aurkikuntza egin eta zenbait hilabetera (1923ko apirilaren 5ean) Carnarvon bapatean hil zen Kairoko Savoy hotelean, Tutankamonen madarikazioaren kondaira soraraziz. Bere heriotza, ziuraski, erisipelaz infektaturiko eltxo baten helketak eragindako septizemia baten ondorioz izan zen. Bere kide eta babestua zen Howard Carter hamasei urte beranduago hil zen.

Carnarvonen hilobia, arkeologo bati dagokiona, Hampshireko Beacon Hilleko muino baten gainean dagoen antzinako gotorleku batean dago.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: George Herbert de Carnarvon Aldatu lotura Wikidatan