Denboran zehar, geografia fisikoa eremu zehatzagoetan zatitzen joan da. Honako hauek dira nabarmenenak:
Biogeografia: Izaki bizidunen banaketa geografikoa eta horren zergatik eta ondorioak aztertzen ditu.
Hidrografia: Urari lotutako fenomenoak (itsasoak, ibaiak, etab.) ikuspuntu geografikotik aztertzen du.
Ingurumen-geografia: Gizakien eta mundu naturalaren arteko elkarrekintzen aspektu espazialak analizatzen ditu Giza geografiaren eta geografia fisikoaren arteko zubitzat har daiteke.