Garbiñe Larrea Iturralde (Urnieta, Gipuzkoa, 1976ko uztailaren 1a) naturopata da.
Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili argitaratu zuen 2021ean. Hurrengo urtean Sendabelar baratzea lana aurkeztu zuen. 2024an Kosmetikoak sendabelarrekin.
Biografia
Garbiñe Larrea 1998/1999 ikasturtean Coimbran (Portugal) Erasmus bekarekin Zuzenbidea ikasten aritu zen eta 1999/2000 ikasturtean Socrates bekarekin jarraitu zuen.
Naturopata kolegiatua eta hezitzaile ayurvedikoa da, lanbidez, nahiz eta Zuzenbidea ikasi zuen EHU/UPV-n (2003). Sendabelarren mundua familia-tradiziotik datorkio, eta 2013tik dibulgazio-lanetan espezializatu da Urnieta, Zestoa, Mutriku, Donostia eta Gilluén (Huesca) ikastaroak emanez.
Sendabelarrei buruzko hitzaldiak eman ditu bere ibilbidean zehar eta 2018tik 2020ra EITBko Txoriene programan kolaboratzaile ere jardun zuen.[1]
Naturopatia eta iridiologiako kontsultan egiten du lan Azpeitian, Donostian eta Ondarroan.[2]
Argitalpenak
- Sendabelarrek dakitena. Ezagutu, bildu eta erabili.[3][4]
- Sendabelar baratzea. [5]
- Kosmetikoak Sendabelarrekin.[6][7]
Iruditegia
-
Garbiñe Larrea
-
Garbiñe Larrea Sendabelarrek dakitena liburua aukezten Zirzurkilen (2022)
-
Sendabelar baratza sinatzen.
Durangoko Azoka 2022
-
Garbiñe Larrea. Kosmetikoak liburuarekin. Durangoko Azoka, 2024
Erreferentziak
Kanpo estekak