Garazi Mugarza Markina (Mallabia, Bizkaia, 1995eko apirilaren 6a) idazlea, margolaria eta lanbidez erizaina da.[1]
Bizitza
Mallabiko Mallagoi baserriko[2] alaba, bere herriko Learreta-Markina eskolan burutu zituen lehen ikasketak, Berrizko eta Durangoko Institutoetan bigarrenak eta azkenik Euskal Herriko Unibertsitatean, erizaintzarako formazioa jasoz.[3] Familia eta komunitate arretan du espezializazioa.[4][5]
Ibilbidea
Ume-umetatik du idazteko zaletasuna eta margotzen ere gazterik hasi zen. Diziplina bi hauetan, idazketan batipat, sari ugari jasotakoa da. Besteak beste, 2011n, 2012an eta 2013an Urruzuno saria,[3] [6] 2013an Azkue saria,[7][8] 2014an Leioako Maitasun Gutunen Lehiaketa[9] eta 2012,[10] 2013[11] zein 2015ean[12] Julene Azpeitia saria, adin kategoria desberdinetan.
Margoketari dagokionez, Damaris Pan herrikidea irakasle zuelarik, Estatu mailako BMW saria irabazi zuen 2006an Txotxa bistan margolanarekin.[13][14]
Idazle gazteak biltzen dituen ITU Bandako partaidea da[15] eta hauek sortutako Isabel Iturberen bizitza eta heriotza ikuskizun musikatuan parte hartu izan du.[16] Bandaren hegalean dagoen Lekore aldizkarian bere lan literarioek sarritan ikusi dute argia [17][18][19] eta Anboto astekariko kolaboratzailea ere bada mallabitarra.[20]
Sariak
- Urruzuno saria (2011), Txaro idazlanarekin.
- Urruzuno saria (2012), Izenburu bat zapi bateko bizimodu klasikoen nahaste batentzat idazlanarekin.
- Urruzuno saria (2013), Ameliaren lepokoa idazlanarekin.
- Azkue saria (2013), Metamorfosia idazlanarekin.
- Julene Azpeitia saria-Durango (2012), Egunak agortu zaizkidanean idazlanarekin.
- Julene Azpeitia saria-Durango (2013), Magia beltza idazlanarekin.
- BMWren Talentu Onenaren saria (2006), Txotxa bistan margolanarekin.
- Leioako Maitasun Gutunen XV. Lehiaketako saria (2014), Zuen alaba idazlanarekin.
- Julene Azpeitia saria-Zumaia (2015), Ispilu bat bakeak egiteko idazlanarekin.
Erreferentziak
Kanpo estekak