Garazi Arrizabalaga Cabrerizo (Berriz, Bizkaia, 1984ko azaroaren 21a) Arte eta Historian lizentziatua da eta Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendaria 2016tik.
Biografia
Berrizko Learreta-Markina eskola publikoan lehen ikasketak egin ondoren, Artearen Historian lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Valentziako Unibertsitatean "Conservación y restauración de bienes culturales. Preservación y conservación del patrimonio historiko" ikasketak egin zituen. Kultur kudeaketa masterra (Divulgación Dinámica. Sevillan) eta Erromako Roma Tre unibertsitatean Artearen Historiako ikasketak (Eramus 2004-2005).
Lan Ibilbidea
Bisita gidatzaile
- Napoliko Cittá della Scienza museoan bisita gidatuen Koordinazioa (2007)
Museo zuzendari
2016tik Durangoko Arte eta Historia Museoko zuzendari edo arduradura da. Hainbat erakusketa antolatu ditu, besteak beste;
- Picasso: Durangotik ‘Guernica’ra (2017).[1]
- Eduardo Chilida: Oihartzunak.Resonancias (2018).
- Durangaldeko emakume artistak (2018).
- Salvador Dalí. Obra grafikoa (2019).
- José Manaut: Cárcel y destierro en Durango (2019).[2]
- Albrecht Dürer. Jatorrizko grabatuak (2019).
- Sorginak (2020).[3]
- Darío de Regoyos. Durangoko begirada inpresionista (2021).
- Dohaintzak 2016-2021.
Museoko erakusketak antolatzeaz gain taldeentzako bisita gidatuak eta tailerrak antolatzeko ardura ere hartzen du bere gain.
Zutabegile
Garazik herriko eta eskualdeko aldizkarietan hainbat artikulu edo zutabe idazten ditu, gehien bat arteari buruzkoak.
- Mugalari kulturari buruzko hedabidean.[5]
- Gerediaga elkartearen Astola aldizkarian hainbat artikulu idatzi ditu.
Argitalpenak
- Helmugak. (Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2017).[6]
- Picasso: De Durango a Guernica.(Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2017).[7]
- Grabados originales. (Durangoko Arte eta Historia Museoa, 2019).[8]
Bestelakoak
- Irakasle lanetan ere jardun du, Gizarte Zientziak irakasten (2008-2015)
Erreferentziak
Kanpo estekak