Gaitzerualeen edukiera-neurria da, toki batzuetan lakariaren, eta besteetan bi lakariren, baliokidea[1].
Neurria
Gaitzeruren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Haren laugarrena, 12 bat kilo, gaitzeru batean sartzen zen[2].