Anerdiaren neurria ez zen zehatza eta herriz herri aldaketa txikiak zituen. Fermin Leizaola etnografoak «Donostiako anega bat Gipuzkoakoa baino hamarren bat handiagoa zen» dio. Gipuzkoan, anega bat garik 48-44 kilo zituen -udako edo neguko gariaren arabera-. Anerdia, hortaz, 24 kilo zen[3].