Frédéric Pietruszka (Villecresnes, 1954ko maiatzaren 13a) frantziar eskrimari bat da. Frantziako florete modalitateko kidea, Olinpiar Jokoetan eta Munduko Txapelketan domina gehien irabazi dituenetako bat da. 2005etik Frantziako Eskrima Federakuntzako presidentea da.
Biografia
Frédéric Pietruszka Cercle d'Escrime Melun-Val de Seinego kidea izan zen bere kirol karreran zehar. Frantzian Adidaseko zuzendaria, 2005eko martxoak 20tik Frantziako Eskrima Federakuntzako presidentea da. Batzorde zuzendariko kide guztiek aho batez aukeratuta, Pierre Abricen ondorengoa izan zen, nor hogei urte presidente bezala eman ondoren berraukeratua izateko aurkeztu ez zena.
Palmaresa
Olinpiar Jokoak
Munduko Txapelketak
- Munduko txapelduna taldekako floretean 1975ean
- Munduko txapeldunordea taldekako floretean 1978an
- Munduko txapeldunordea taldekako floretean 1982an
- Brontzezko domina taldekako floretean 1974an
- Brontzezko domina banakako floretean 1974an
Frantziako txapelketak
Lan aktibitatea
Jatorrian frantsesezko irakaslea 1980ko hamarkadan, Frédéric Pietruszkak bere lan karrera jarraitu zuen Adidasekin 2007 arte. Kirolean inbertitzeko kontseilu elkarte bat sortu zuen: Sport Prime