François Alfonsi (Ajaccio, 1953ko irailaren 14a) korsikar nazionalismoaren militante historikoa da.
Grenoblen ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta Korsikara itzuli zen gero. Grenoblen zela, Korsikako diasporarekin harremanetan jarri zen, eta korsikar abertzaletasuna bereganatu.
1987an Korsikako Asanbladaren kontseilari bihurtu zen eta 1989an Unione di u Populu Corsu (UPC) alderdiaren idazkari izandatu zuten.
Geroago (2002an) Partitu di a Nazione Corsaren (PNC) fundatzaileetako bat izan zen, Femu a Corsica koalizioan 2015ean integratu zena.
Osaniko alkatea izan zen urte luzeetan (2001-2020) eta 2009an Europako Parlamentuko europarlamentari bihurtu zen. Kargu horretan jardun du urte askotan, eta Eskualde eta Herri Solidarioen Federazioaren bozeramailea da gaur egun (2021ean).
Europako Aliantza Askearen lehendakaria izan zen 2014tik 2019ra arte, urte horretan lekukoa Lorena Lopez de Lacalle Arizti euskaldunari pasatuz.