Frances Benjamin Johnston (1864ko urtarrilaren 15a - 1952ko maiatzaren 16a) estatubatuar argazkilari eta argazki-kazetaria izan zen, ofizio horretan aritu zen lehen emakumeetako bat. Bere erretratuengatik, AEBko Hegoaldeko arkitekturako argazkiengatik eta afroamerikarrak zein amerindiarrak erretratatzen zituzten argazki serie batzuengatik da oso ezaguna. Etxe Zurian argazkilari ofiziala izan zen bost presidenteren administrazioan[1].
Bere lanik ezagunenetako bat autoerretratu bat da, "New Woman" emakume aske gisa[2].
Erreferentziak
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1903-09-08). The Minneapolis journal. [volume (Minneapolis, Minn.) 1888-1939, September 08, 1903, Image 6. ], 6 or. ISSN 2151-3953. (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
- ↑ Humanities, National Endowment for the. (1897-12-04). The true Democrat. [volume (Bayou Sara [La.]) 1892-1928, December 04, 1897, Image 7. ] ISSN 2163-6435. (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
Kanpo estekak