José Moñino y Redondo, Floridablancako kondea (Murtzia, 1728ko urriaren 21a - Sevilla, 1808ko abenduaren 30a), espainiar politikaria izan zen.
Bizitza
1772an Espainiako enbaxadorea Erroman izendatu zuten. Han Klemente XIV.a aita santuak Jesusen Lagundia desegin zezan ahalegindu zen[1]. Esker onez, Karlos III.ak handiki titulua eman eta 1777an estatu-idazkari izendatu zuen. Espainiako administrazioa aldatu zuten eraberritze handiak eragin zituen: herri-administrazioko antolaketa berria, Estatuko Batzarraren sorkuntza, itsas gudarostearen eraberritzea; Menorca eta Florida eskuratzea, Sacramento, Fernando Poo eta Annobon Espainiako koroara ekartzea, eta Astronomia Behatokia, Izadiaren Historiako Kabinetea eta San Fernando Bankua sortzea.
1792an, Karlos IV.ak bere karguetatik kendu ostean, denbora labur batez Iruñeko zitadelan preso egon zen. Ondoren, politikatik urrun, Murtzian bizi izan zen, 1808an Napoleonen erasoa hasi zen arte. Orduan, erasotzailearen kontra borrokatzeko sortutako Batzar Zentralaren lehendakari hautatu zuten. Urte horretan bertan Sevillan hil zen[2].
Erreferentziak
Ikus, gainera