Finlandiaren zabalera 338.145 km²koa da;[1] horietatik 304.623 km² lehorrekoak dira eta 33.552 km² ur-kontinentalekoak.
Geografia horren ezaugarri nagusiak glaziar kontinentalen ondorioa da: orain 10.000 urte glaziarrak atzera egin zutenean morrenen eta eskerren paisaia utzi zuten. Prozesu horren ondorioak dira baita ere hegoaldean aurkitzen diren milaka laku.
Finlandiako paisaia gehien batean laua da; horretan mendixka batzuk ikus daitezke. Gailur altuena Laponia iparraldean dago eta Haltitunturi mendia da, (1.328 metro). Finlandiaren beste ezaugarri geografikoa lakuen eta uharten ugaritasuna da: 190.000 laku inguru daude zenbatuta eta 98.000 uharte. Paisaia lakustrean, hau da, lakuen ingurukoa baso borealez inguratuta daude; lur horiek nekazaritzarako ez dira oso egokiak. Uharte gehienak, bestetik, Turku artxipelago eta Åland uhartearen inguruaren hegomendebaldean eta hegoaldeko itsasertzean Finlandiako golkoan daude.
Finlandiak 187.888 laku ditu, 5.100 ibai-lasterrak eta 179.584 uharte. Lakuak oso zabalera desberdinekoak dira: adibidez,Saimaa lakuak 4.400 km² ditu eta Päijänne eta Inari 1.000 km² bakarrik.
Finlandiako artxipelago garrantzitsuena Åland artxipelagoa da (Ahvenanmaa bertako hizkuntzaz). Lurraldek horrek estatu barruan autonomia handia du eta Finlandiako sei lurralde administratiboetako bat da. 1.552 km² ditu.
Klima
Finlandian klima sasi kontinentala, hezea eta freskoa da: epela eta hotza tartekoa, batzutan oso negu gogorrez eta uda nahiko beroak. Finlandiako lurraldearen laurden bat Zirkulu Polar Artikoaren barruan dago, Laponia, eta, ondorioz, udan eguzkia 73 egun jarraian agertzen da eta neguan 51 egun desagertu egiten du. Beraz, latitudea faktore nagusia da Finlandiako hotza ulertzeko garaian. Negua urtaro luzeena da: hegoaldean 105-120 egun eta Laponian 180 egun inguru. Beste modu batez esanda, iparraldean elur egunek 7 hilabete irauten dute; hegoaldean, aldiz, 3 edo 4 hilabete.
Tenperaturak ikaragarri hotzak izan daitezke Finlandian. Hegoaldean 0 azpiko -25 C graduetara jaitsi daiteke; iparraldean, -40⁰ C. Dena dela, lurraldeen arabera tenperatura asko alda daiteke nahiz eta neguan izan.
Eurien erregimena bata bestekoa 500-600 mm.koa izaten da, iparraldean batez ere elur moduan.