Félix María Goñi Urcelay (Donostia, 1951). Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), eta CSIC-EHU Zentro Mistoko Biofisika Unitateko zuzendaria. Haren taldea Eusko Jaurlaritzaren eta EHUren errendimendu handiko taldeetako bat da. Biofisikako Amerikako Elkarteko Mintzen Estruktura eta Mihiztatze Saileko presidente hautatu zuten 2014rako.[1][2]
Medikuntzan eta Kirurgian doktorea da, Nafarroako Unibertsitatean. Doktoratu ondoko ikasketak Londresko Unibertsitatean (Royal Free Hospital) egin zituen.
Zelula-mintzetako elkarrekintza molekularretan zentratzen du bere ikerketa.
Federation of European Biochemical Societies-eko Argitalpen Batzordeko presidentea da. Biofisika Bizkaia Fundazioaren sortzailea eta presidentea. Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Adiskide Oso, eta Universidad Nacional de Córdoba (Argentina) ohorezko irakasle.
Eusko Jaurlaritzako Zientzia Politikako zuzendaria izan zen. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Oinarrizko Biologia Programako Batzordeko aditu (2002).
Sariak eta errekonozimenduak
Erreferentziak
Kanpo estekak