Felipa Domínguez Taguada
Felipa Domínguez Taguada, Domi edo Irungo Kontsulesa (Irun, ? - Iruñea, 2013ko uztailaren 30a) Gurutze Gorriko erizain eta miliziano komunista izan zen. Espainiako Gerra Zibilean Milicias Vascas Antifascistaseko kidea izan zen, talde militar horretako emakumezko ezagun bakarra izanik. Ezker Errepublikanotik Espainiako Alderdi Komunistara aldatu zen.[1] Pikoketan fusilaturiko Agapito Domínguezen arreba izan zen.[2] BiografiaEstampa aldizkarian Domi izeneko emakume bati elkarrizketa bat egin zioten non bere ezizenaren jatorriaz itaun zioten. Izan ere, Irungo Kontsulesa deitzen zioten:
Sancho de Beurko elkartearen arabera, Domi izeneko emakume hori Felipa Domínguez Taguada da. Izan ere, Iruneko milizien batzordean zazpi emakumek hartu zuten parte, Felipa bera eta Gabriela Zuazo del Tuero, Francisca Estomba Ayesta, María Luisa García Berrio, María ahizpak, Juana Arregui Urteaga eta Benita Sánchez Laso.[1][3][4] 1936ko uztailaren 20an bolondres aurkeztu zen Irungo guduan zauritutakoak osatzeko eta okupazioak iraun zuen 54 egunetan lan horretan jardun zuen, ondoren ontzi txiki batean Iparraldera gurutzatu zuen. Frantziatik Bartzelonara abiatu zen, Ramón Casanellas Batailoi euskal-katalanaren aginduetara eta azkenik, Madrilera. Madrilen Manuel Irujo eta Antonio Ortega teniente koronelarekin hitz egin eta gero Sevillara joan zen bigarrenarekin odol transfusioetan laguntzeko.[1][3][4][5] Espainiako Alderdi Komunistak, garaiko beste alderdiek bezala, emakumeak fronteetatik atera zituen eta haien parte-hartzea ahanzturan geratu zen, horregatik hain zuzen ere Feliparen kasua berezia da.[1][3][4] Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to Felipa Domínguez Taguada |