Felice Albers, [1] (Amstelveen, Herbehereak, 1999ko abenduaren 27a), belar-hockeyan lehiatzen den kirolari herbeheretarra da.[2]
Albers-ek Amsterdameko klubean jokatzen du, Hoofdklasse holandarrean.
2019an, Amsterdameko 47. eta azken EuroHockey Kluben Txapeldunen Kopa irabazi zuen Amsterdam taldeko kidea zen Albers. Taldeak 7-0 irabazi zuen finala Donostiako Real Sociedad taldearen aurka, Amstelveenen (Herbehereetan) egindako txapelketan.[3]
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), esku hartu zuen, eta urrezko domina eskuratu zuen belar-hockeyan Herbehereetako taldearekin, Argentinaren eta Erresuma Batuaren aurretik.
Taldea, honako hauek osatzen zuten: Felice Albers, Eva de Goede, Xan de Waard, Marloes Keetels, Josine Koning, Sanne Koolen, Laurien Leurink, Frédérique Matla, Freeke Moes, Laura Nunnink, Malou Pheninckx, Pien Sanders, Lauren Stam, Margot van Geffen, Stella van Gils, Caia van Maasakker, Maria Verschoor eta Lidewij Welten-ek.
Nazioarteko emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak