Fantastic Four: Rise of the Silver Surfer (euskaraz Lau Izugarriak: Zilarrezko Surflariaren Gailentzea) 2007ko Tim Story estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako superheroi film bat da. Marvel Comics argitaletxeko Stan Lee eta Jack Kirby komikigileen Lau Izugarriak superheroien komikietan oinarritua dago. Ioan Gruffudd, Jessica Alba, Chris Evans, Michael Chiklis, Julian McMahon, Kerry Washington, Andre Braugher, Doug Jones, Laurence Fishburne eta Beau Garrett aktoreek antzeztu zuten
Lau Izugarrien saga edo frankiziako filmeetako bat da.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Lau Izugarrien superheroi familiak Norrin Radd / Zilarrezko Surflaria (Doug Jones) espazioko izakiari aurre egin beharko dio, azken honek Lurra suntsitu nahi baitu. Zilarrezko Surflariak munduan barna bidaiatu eta suntsiketa hedatuko du, hortaz, Reed, Sue, Johnny eta Benek (Ioan Gruffudd, Jessica Alba, Chris Evans eta Michael Chiklis) pertsonaia horren inguruko misterioa argitu eta gainera itzuli berri den beren betiko etsai handienari ere aurre gin beharko diote, Doctor Doom (Julian McMahon)
Aktoreak
Kanpo estekak