Facundo Goñi López de Dicastillo (Barbarin, 1799 - Gasteiz, 1869ko abenduaren 3a) nafar abokatu eta diplomazialaria izan zen. Madrilen finkatuta, Madrilgo Abokatuen Elkargoko kide izan zen, eta Madrilgo Ateneoko Nazioarteko Zuzenbideko katedraduna.
Diputatu izan zen 1853an. 1861ean, El Reino egunkaria zuzendu zuen. Costa Rican enbaxadore izan zen 1855ean, Txilen 1857an eta Estatu Batuetan 1867tik 1868ra.