Ezkerraldeko Ukraina (ukraineraz: Лівобережна Україна, translit.: Livoberezhna Ukrayina; errusieraz: Левобережная Украина, translit.: Levoberezhnaya Ukraina; polonieraz: Lewobrzeżna Ukraina) Ukrainako eskualde historikoa da. Dnieper ibaiaren ekialdean (ibaiaren ibilbidearen arabera, ezkerraldean) kokaturik, Txernihiv, Poltava eta Sumyko egungo oblastak hartzen ditu, baita Kiev hiriko eta Txerkasyko oblasteko ekialdeko zatiak ere.
1654ko Pereiaslaveko Itunaren bidez, Ukrainako eremu hori Moskuko Tsarerriarren kontrolpean geratu zen, ondoren 1667an Andrusovoko Itunak eta 1686an Poloniar-Lituaniar Batasunak eta Moskuko Tsarerriak sinatutako Betiko Bake Itunak berretsita.
Ezkerraldeko Ukrainak nolabaiteko autonomia maila izan zuen Moskuko Tsarerriaren barruan (1721etik Errusiar Inperio bihurtua), Kosakoen atamanerria bezala, XVIII. mendean zehar pixkanaka galtzen joan zena.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak