Eva Llorach (Murtzia, 1979kourriaren 21a) murtziar antzerki, zinema eta telebistako aktorea da. 2019an Goya saria lortu zuen, aktore berri onenaren saria.[1]
Biografia
Murtziako Arte Dramatikoko Goi Eskolan, William Laytonen laborategian, Juan Carlos Corazza estudioan, eta John Strasberg-ekin ikasi zuen.
Aktore ibilbidea
Besteak beste, Eva en la nube, Jorge Izquierdoren Once días de julio, Carlos Vermuten Diamond flash eta Magical girl lanak eta Juan Cavestanyren Gente en sitios film luzeen protagonista izan da. Antzerkian, besteak beste, Urinetown eta Maté a un tipo, El desperdiciado trabajo del amor edo Aún no consigo besar eta Diego Bagnera zuzendari eta dramagile argentinarraren Este sueño que llamamos realidad interpretatu ditu.
Danza-Teatro izeneko talde eta konpainietan parte hartu du. Dramatizazioekin lankidetzan aritu da, Murtziako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultateak eta Murtziako Abokatuen Elkargoak Bitartekaritza enpresarekin lankidetzan emandako bitartekaritza-masterretan, 2008tik 2013ra.[2]
2019ko otsailaren 2an, Goya Sarien 33.edizioan, Goya saria jaso zuen, Quién te cantará filmean Violeta pertsonaiaz egindako interpretazioagatik.[3][4]