Eva Klotz (St. Leonhard in Passeier, Hego Tirol, 1951ko ekainaren 4a) Hego Tiroleko independentziaren aldeko politikaria da, eta Georg Klotz (Befreiungsausschuss Südtirol erakunde armatuaren sortzailetako bat) Hego Tiroleko buruzagi abertzale ospetsuaren alaba. Süd-Tiroler Freiheit alderdiaren zuzendaria eta Hego Tiroleko parlamentuko parlamentaria izan da urte luzeetan.
Gaztetan heldu zion independentziaren aldeko borrokari. 1989an BürgerUnion für Südtirol alderdia sortu zuen, eta 2007an Süd-Tiroler Freiheit.
Italiako auzitegietara joan da behin baino gehiagotan, inputatu gisa. Besteak beste, "Italiako bandera iraintzeagatik" edo "Carabinierien aurkako azalpenak egiteagatik" (XX. mendeko 60ko hamarkadan Hego Tirolen torturatu egin zutela esateagatik) [1] [2].
Erreferenziak
Kanpo estekak